I

2.MORFOSINTAXIA I.

2.1. Adjetiboa

2.2. Izenordainak

2.3. Mugatzaileak

2.4. Erakusleak

2.5. Zenbatzaileak

2.6. Aditzondoak

2.7. Deklinabidea


2. MORFOSINTAXIA.

2.1. ADJETIBOA

Ataltxo honetan predikatu osagarria, maila aditzondoak eta berauen erabilera, konparaketak erabiltzen diren era desberdinak ikusiko ditugu.

2.1.1. PREDIKATU OSAGARRIA

Adjetiboa predikatu osagarri gisa erabiltzen denean, "izan" aditzagaz erabilita edo "egon" aditzagaz erabilita, mugatzailea agertu edo ez egiten da; "izan" aditzagaz, bokalez amaituko berbetan agerian ez badago ere, berau aurreko bokalari asimilatzen zaio eta, mugatzailea agertzen da eta "egon" aditzagaz, ostera, ez.

2.1.1.1. IZAN

- edurre ona da, solontzako - ori da andi - ori da gaste

2.1.1.2. EGON

- erreke loi dau - gaste dau, ori gero e!

2.1.1.3. IZENA PREDIKATU OSAGARRIA

Izena predikatu osagarri gisa erabiltzen denean berau mugatzaile barik agertzen da; adibidez::

- ori kriedu bota deude - ori Katiken dau abade - nire anaje pastore dau Ameriken

2.1.2. MAILA ADITZONDOAK

Adjetiboaren maila aldatzeko, konparaketetan geroago ikusiko ditugun graduatzaileak ezeze, segituan emoten ditugun aditzondoak ere erabiltzen dira. 2.1.2.1. SANO - sano da altu gero e! - sano da gaste!

2.1.2.2. AIÑ - ori esta aiñ argala - ni enas ain lodi - su esara aiñ altu

2.1.2.3. NAIKO - ori naiko andi da - ori naiko txikerra da - ori andre da naiko gaste

2.1.2.4. ONDO - ori ondo politxe da - ori ondo andi da

2.1.2.5. KONPLETO - ori suri da konpleto

2.1.3. KONPARAKETAK

Ataltxo honetan konparaketak egiteko erabiltzen diren era nagusiak ikusiko ditugu; alde batetik, graduatzaileak, eta berauen bidez egiten diren era desberdinak ditugu, honelakoak erabiltzen direla desberdintasuna adierazi gura izaten da, beste alde batetik, berdintasunezko konparaketak egiteko erabiltzen diren erak ikusiko ditugu.

2.1.3.1. -EN

2.1.3.1.1. -RIK... -EN

- ori da erriko neskarik lodiena - ori da etzeko mutillik gasteena - ori da andrarik sarrena - ori da daunik andiena - umerik txikerrena etxa deude 2.1.3.1.2. AL DANIK... -EN

- ekar ber du al danik txikerrena - erosi ber da al danik andiena - al danik txikerrena erosi ber da

2.1.3.1.3. MULTZO BATETIK AUKERA EGITEKO

Graduatzaile honen beste erabilera bat zera dugu, hots, multzo batetik elementuren bat atera gura izaten dugunean berau ezeze -TAN izenari dautsola ere erabiltzen da.

- enbratan gasteena esta etorri - etor direnatan altuena eskojidu deude

2.1.3.2. -AGO

"-AGO" graduatzailea gure barietatean "-AO" dugu eta batzutan "-AU" ere, joera nagusia "-AU" egitea bada ere, ez dirudi berau ondino finkoa denik; adibidez:

- beste da txikerrao - ori txikerrau da - ori eleitxe ixen andiau

2.1.3.2.1. "-AGO"ren bidez sortutako lokuzioak

Alor honetan adjetiboari eransten zaizkionak ezeze beauen pareak kantitate alorrean ere ikusiko ditugu.

2.1.3.2.1.1. BAÑO... -AO/-AU

- su baño gasteau nas ni - ori da su baño andiau - ni baño obe da ori - ori au baño obe da - su baño obeto nau ni - ori su baño sarrau da - ori da au baño txarrau - ori dau ni baño txarrau - ori baño iñusenteaurik estau

2.1.3.2.1.2. BAÑO GIAU/GITXIAU

- suk a, ni paño giau ekar dosu - kaseruk kase baño giau beti - orrek erosi deu gu paño gitxiau - eridus orre paño giau in ber dot nik, orren eridus giau in ber dot nik

2.1.3.2.1.3. SENBEST...-AU

- senbest eta txikerrau obeto - senbest eta gorau obeto ikusten da - senbest eta parajeau basaus obeto entzuten dosu - senbest eta andiau txarrau

2.1.3.2.1.4. SENBEST... GIAU/GITXIAU

- senbest ta giau ekarri oba - senbest eta ume gitxiau obeto

2.1.3.2.1.5. GERORAU... -AU

- ori gerorau ta andiau da - ori da geroau ta sarrau

2.1.3.2.1.6. GERORAU TA GIAU/GITXIAU

- gerorau ta gausa giau dau - gerorau ta ume gitxiau daus

2.1.3.2.1.7. ASKO... -AU

- ori da asko andiau - ori da asko fasillau

2.1.3.2.1.8. ASKO BERE... -AU

- ori asko bere gatxau da - olan espada asko bere txarrau berantzat

2.1.3.2.1.9. ASKOS....-AU

- ori dau askos txarrau 2.1.3.2.1.10. ASKO GIAU/GITXIAU

- ekar deude asko giau - erosi deude asko gitxiau

2.1.3.2.1.11. ADJETIBOA (ADBERBIOA) + BAÑO+ADJETIBOA+ AU

- au da suri baño suriau - ori andi baño andiau da - ondo baño obeto dau

2.1.3.3. -EGI

- ori txikerregi da - ori altuegi da - ori andiegi da - yateko gasiegi dau Graduatzaile honek beste aldaki bi ere badauzka, berauek askoz ere gutxiagotan erabiliak; hona hemen:

2.1.3.3.1. LAR...-EGI

- ori lar da lodiegi - ori lar da okerregi - ori lar dau otzegi

2.1.3.3.2. LAR

- ori lar andi da

2.1.3.4. -TXU

-TXU atzizki hau beste barietate batzutako "SAMAR"en ordez erabiltzen dugu; adibidez:

- loditxu dau - ostxu dau - ori da txikitxu

2.1.3.5. ON eta TXAR adjetiboen graduatzaileak - ori da obe - ori lar da onegi - ori da onena - ori txarrau da - ori lar da txarregi - ori da txarrena

2.1.3.6. ONDO eta TXARTO adberbioen graduatzaileak

- olan dau obeto - in deude lar ondo - au dau ondoen - ori dau txarrau - lar dau txarto - sure dau txarren

2.1.3.7. BERDINTASUNEZKO KONPARAKETA

2.1.3.7.1. GAÑE

- su sara orren gañe andi - au da sure gañe ona

2.1.3.7.2. GERA

- ori etze gera politxe da au - ori gera politxe da au - au da ori gera gaste

Konparazioan tamainua, batez ere handiera, konparatzen dena denean honako era hau erabiltzen da:

- su sara orrelaseko

2.2. IZENORDAINAK

2.2.1. PERTSONA IZENORDAINAK

Ataltxo honetan pertsona izenordainen aurkezpena egiteko multzo bitan sailkatuko ditugu; pertsona izenordain arruntak eta indartuak .

2.2.1.1.1. PERTSONA IZENORDAIN ARRUNTAK Berauen erabilerari dagokionez, arazorik ez dagoenez deklinabidea taulak baino ez ditut emango.

ni gu su suok nik guk suk suok niri guri suri suori nire gure sure suona nies gues sues suokas nitzako/niretzat guretzat suretzat/sutat suontzako niaitxik guaitxi k suaitxik suokaitxik niana guana suana suokana

2.2.1.1.2. PERTSONA IZENORDAIN INDARTUAK

2.2.1.1.2.1. Taulak

neu geu seu seuok neuk geuk seuk seuok neuri geuri seuri seuori neure geure seure seuona neues geu(g)es seues seuokas neutzako geuretzat seutzako seuontzako neuaitxik geuaitxik seuaitxik seuokaitxik neuana geuana seuana seuokana

2.2.1.1.2.2. Pertsona izenordain indartuen erabilera

Izenordain pertsonal indartuok gehienetan galdegaigunean agertzen dira, ondoko adibideotan ikusten den bezala: - geu etor gara - au balitze euskeldune geuges egongo litxike - neuk esetu nendun Bilbon

"bere"ren aurrean ere sarri agertzen dira era indartuak: - seu bere etor sara

2.2.2. IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK

Ataltxo honetan galdetzaileak eta galdetzaileetatik erakarriko izenordain mugagabeak ikusiko ditugu; azkenean gainerako izenordain zehaztugabe batzu ere bai. 2.2.2.1. Galdetzaileak:

Berauen artean singularrak eta pluralak bereiztuko ditugu; bai batzuk zein besteak sano erabiliak dira barietate honetan.

2.2.2.1.1. Galdetzaile singularrak

Izenordain izan daitezkeen galdetzaile singularrak "NOR", "SER" eta "SEIÑ" ditugu; hona hemen berauen deklinabide taula:

NOR SER SEIÑ nok sek señek nori seri señeri noñe sena señena noas seas señeas norentzako setan señentzako noaitxik seaitxik noana setako setati sean

Galdekatzaile pluralak "NORTZUK", "SERTZUK" eta "SEINTZUK" ditugu.

2.2.2.2 GALDEKATZAILEETATIK ERAKARRITAKO IZENORDAIN MUGAGABEAK.

2.2.2.2 1. IÑOR

Berau galderezko zein ezezko esaldietan agertzen da; adibidez:

Baiezkoetan: - iñor badau ikusko dosu - iñok badaki esate deko

Galderetan: - ikusi dosu iñor? - entzun deu iñok, ori emeko dala?

Ezezkoetan: - gaur estau iñor bere - orrek esteu iñogasko patririk itxen Baiezko esaldietan "bata bat", "batan bat" e.a. erabiltzen dira; adibidez: - batabat sartu da etzen - batabat etor da - batan bat pasa da

2.2.2.2 2. NOONOR

Hau agertu izan zaigunetan baiezko esaldietan baino ez dugu jaso; adibidez:

- noonori emon dako - noonor ixen da - noonor badator esayosu itxedon deille

2.2.2.2 3. ESER

Baiezkoetan: - eser artxekotan kafetxu bet

Galderetan: - erosi dosu eser?

Ezezkoetan: - aitxek orreri estotzo eser bere esan - ori badakasu estu itxen eser bere - alandase esin du eser bere iñ - emen estot eser bere ikusten

2.2.2.2 4. SEOSER

Berau gehienetan baiezko esaldietan agertzen da, hala ere, inoiz edo behin galderetan ere ager daiteke2:

Baiezkoa: - onek neberi seoser eskatu leye - onek umeri seoser emongo leiskie - seoser emoten badostesu ingotzut errekadu

Galderetan: - seoser ekar dosu?

2 Honen txikigarria "seosertxu" dugu. 2.2.2.2 5. EDOSEIÑ

- edoseiñ etor litxe

2.2.2.2 6. EDOSER

- esan edoser - edosertxuas konformako nitxeke

2.2.2.2 7. EDONOR

- edonor etor leitxe - gure umek esteu edonogasko konfiantzarik

2.2.2.2.8. NORBERA

- ori gatxa da noberantzat - bakotxa bixi da noperan a, etzen - norberak i lei ori

2.2.2.3. GAINERAKO IZENORDAIN ZEHAZTUGABEAK

Azpi atal honetan izenordainak izan daitezkeen "BESTE" eta "BATZUK" ikusiko ditugu hala nola "BAKOTXA" ere.

2.2.2.3.1. BATZUK

- batzuk esaten deude beste batzuk es - atxiñe atxiñe batzuk itxeuden baya guk estu usa iños - beste batzu taus olan mendiñ egoten direnak ai pere estire onak

2.2.2.3.2. BESTE

- ser gure dosu au edo beste? - an yayoten da beste erregiñe bat, ta gero ordun sur egon ber da atara ber dake ta sartu beste sera baten beste kaja baten, beste erlauntzen - ba ta erlauntze eta beste da saparra

2.2.2.3.3. BAKOTXA

- gastai apur bet emon doskue bakotxari - bakotxa bere etzen bixi da - bakotxa euron etzen bixi da - bakotxak itxen deu gure deuna - bakotxak i lei ori - bakotxak iru dekus - ume bakotxeko lau atzoagure gaus oiñ.

2.2.3.3. BIHURKARIAK ETA ELKARKARIAK

2.2.3.3.1. X-EN BURU

- orrek bere buru il dau - uretara bota deu buru

2.2.3.3.2. ALKAR

- yarri gara ba, alkarren atzen - orrek alkarreri aitxu in deutze - orrek biek alkarreri berba in deutze

Zenbaitetan "alkarreas" barik "batera" eta "batak beste" ere erabiltzen dira; adibidez:

- batera yan du - orrek etor dire batera

- esteude bata pesteas berbarik itxen.

2.3. MUGATZAILEAK

Mugatzaileak -Ø, -A, -AK eta -OK ditugu. Bizkaieraren gainerako barietateetan gertatzen dena legez, hemen ere mugatzailea erantsikeran aladaera batzu gertatzen dira. Hona hemen aldaera horiek bokal desberdinez eta kontsonante batzuz amaitutako berbekin: ...A +...A

Mugagabea Singularra Plurala alaba alabe alabak neska neske neskak orma orme ormak

...E + ...A Mugagabea Singularra Plurala seme seme semek etze etze etzek bide bide bidek

...I + ...A

Mugagabea Singularra Plurala idi idi idik begi begi begik ogi ogi ogik

...O +...A

Mugagabea Singularra Plurala asto asto astok ollo ollo ollok arto arto artok

...U +...A

Mugagabea ingularra Plurala katu katu katuk esku esku eskuk talletu talletu talletuk

...K + ...A

Mugagabea Singularra Plurala gixon gixona gixonak mutill mutille mutillek lagun lagune lagunek

Mugatzailea eranstean gertatzen diren erregela fonologikoak ondoko era honetara eman ditzakegu:

(1) a--->e/_____ a##

(2) a--->V1 / V1 _____

(3) V1 -->ø/ V1 _____

(4) a--->e/ i,u (Co )____

alaba+a seme+a idi+a asto+a esku+a laguna+a Afijazioa alabaa semea idia astoa eskua laguna (1) alabea - - - - - (2) alabee semee idii astoo eskuu - (3) alabe seme idi asto esku - (4) - - - - - lagune

2.3.1. PLURAL HURBILAREN ERABILERA

Plural hurbila, beste leku batzutan ez bezala, barietate honetan sano gutxitan erabiltzen da; hala ere, hona hemen jaso ditugun adibide batzu:

- gu biok yongo gare - bion arten ingo du - ser da au gasteok? - egunokas makalik dabill

2.3.2. MUGAGABE ERARA ERABILTZEN DIREN BERBA BATZU

2.3.2.1. UR - ori uretara yausi da - uretara bota deu buru

Sigularrean ere ager dakiguke ; adibidez:

- ori sartu deude itxurriko a, uren

2.3.2.2. SU: Berba honekin bereiztu egiten dira sua orokorrean eta sukaldekoa, lehena denean "suten" erabiltzen da eta bigarrena denean, ostera, "surten": adibidez:

- baso on da suten - amak imin deu lapiko surten

Adjetibo batekin agertuz gero mugatu egiten da: - yateko sue txikerren imin dot

2.3.2.3. BESTE ZENBAIT: - orrek eguskitxen eon dire - orrek eskerretara yon dire - neure eskerretara on dire - señe ixerditxen dau - orrek keatan sartu dire

2.4. ERAKUSLEAK

2.4.1. ERAKUSLE ARRUNTAK

2.4.1.1. ERAKUSLE ARRUNTEN ERABILERA

Erakusleak gehienetan izenaren aurrean agertzen dira, izenari mugatzailea dautsela: adibidez:

Singularrak:

- metro gitxi dekos orrek terrenok - amari ori bearra ingo tzu - orretan ordun yaten oten da - ernari dau ori beye ume itxeko daune, ume ingo dau - onek umek logure deko - oneri umeri afari emoyosu - ak gixonak esteko beirik - ari gixonari esan dotzu

Pluralak:

- airi gixonari indabe gustaten yake - su takixus orrek gausak - nik yabongo neukes orrek umek - onetan egunetan esta etorri - onetan egunetan estot ikusi - airi gixonari giltzek yausi yakes

Leku denborazko kasu markekin, arruntena erakusleen ordez lekuzko aditzondoak erabiltzea bada ere, erakusleak izenaren atzetik ere agertzen dira; adibidez: - aste onetan emen egon ber da

Gorago aipatu bezala, leku denborazko kasuen deklinabidean erakusleen ordez aditzondoak agertzen dira: - orti bideti yon dire - orti basoti yon dire

2.4.1.2. ERAKUSLE ARRUNTEN TAULAK

Singularrak

au ori a onek orrek ak/arek oneri orreri ari onena orrena arena oneas orreas areas/a(g)as onentzako orrentzako arentzako oneaitxik orreaitxik areaitxik oneana orreana areana onetan orretan artan onetara orretara atara onetati orretati atati

Pluralak

onek orrek aik onek orrek aik oneri orreri airi onena orrena aiñe onekas orrekas aikes onentzako orrentzako aintzako onekaitxik orrekaitxik aikaitxik onekana orrekana aikana onetan orretan onetara orretara onetati orretati onetaringo orretaringo

2.4.2. ERAKUSLE INDARTUAK 2.4.2.1. Erakusle indartuen erabilera:

Badirudi "-TXE"ren bidez indartzen diren erakusleak erabili ahal izateko berauek galdegaigunean agertu behar dutela; adibidez: - oritxe dok edredoya - atxe da esti etzeko dala ta 2.4.3. ERAKUSLE BERRINDARTUAK

2.4.3.1. Erakusle berrindartuen erabilera.

Erakusle berrindartuok askozaz ere erabiliagoak izaten dira arestian ikusitako indartuak baino. Berauek errepikari gisa erabiltzen ditugu erreferentea eurok dagozen esaldian dagoela edo testuan bertan dagoela. Hona hemen adibide batzu, bai singularretan, bai pluraletan.

2.4.3.1.1.1 Singularrak:

- koxixu au berau - a bera etorko da oiñ - orrek ekar deus ollok, eta beorren anajek, il dotzos - oneri etor dako, beonen lagune - ori datorrenen egongo nas beraas - beorren aitxek yo deu - beorren amak beti itxen dotzo euskeras - orrek ikus deu beorren seme fumaten - orreri il dako beorren ardi - ori berori artuko dot - aitxe berbera dosu semetxu

2.4.3.1.1.2. Pluralak:

- eta selan iñ alan kentxen da euren esanakas - bakotxa euron etzen bixi da - saparra barruko auro tausen leku kumak eta dausena

2.4.3.2. Erakusle berrindartuen taulak

berau beori/biori bera beonek beorrek berak beoneri beorreri berari beonen beorren berana/bere beoneas beorreas beraas beonentzat beorrentzat berantzat beoneaitxik beorreaitxik beraaitxik beoneana beorreana beraana

Pluralak eurek eurok eurek eurok eureri eurori eurena eurona eurekas eurokas eurentzat eurontzat eurekaitxik eurokaitxik eurekana eurokana

2.4.3.3. Genitiboaren erabilera.

Tauletan "berana" eta "bere" biak paratu ditugun arren, ez dirudi gaur egun inongo desberdintasunik egiten denik berorien artean; aitzitik, biak destribuzio barik erabiltzen direla dirudi. Jarraian jaso ditugun adibideak paratuko ditugu agertzen diren guneen arabera.

2.4.3.3.1. Bere

2.4.3.3.1.1. Subjetu gunean:

- bere lagune etor dako - orrek ekar deus ollok a, eta bere anajek il deus

2.4.3.3.1.2. Subjetua ez denean:

- bakotxa bere etzen bixi da - eukiko deu bere usena

2.4.3.3.2. Beran

2.4.3.3.2.1. Subjetu gunean

- Mikelek esan deu ese beran lagune etor dala

2.4.3.3.2.2. Subjetua ez denean

- orrek beran seme ekar dau - orrek beran libiru galdu in dau

2.4.3.4. Destinatiboa:

- olan espada asko bere txarrau berantzat 2.4.4. A- AURRIZKIA GEHITZEN DUTEN ERAKUSLEAK

Berauek gehienetan, indartuak izanda, "ZEIN" galdetzaileari erantzunik erabiltzen ditugu.

- aori etor da

2.5. ZENBATZAILEAK

Atal honetan zenbatzaileak aurkezteko ohizkoak diren banaketei jarraikirik zenbatzaile zehatzak, zehaztugabeak eta orokorrak bereiztu egingo ditugu.

2.5.1. ZENBATZAILE ZAHATZAK

bat amaka ogetabat/otabat bi amabi ogetabi/otabi iru amairu ogetairu/otairu lau amalau ogetalau/otalau bost amabost ogetabost/otabost sei amasei ogetasei/otasei saspi amasaspi ogetasaspi/otasaspi sortzi amasortzi ogetasortzi/otasortzi bederatzi emeretzi ogetabederatzi/otabederatzi amar ogei ogetamar/otamar berrogei berrogetamar irurogei irurogetamar larogei larogetamar aun/eun berreun mille

2.5.1.1. BAT ZENBAKIAREN ERABILERAK

BAT zenbakiak erabilera desberdinak ditu; neurriak adierazteko "BETE"rekin batera, hemen berben hurrenkeraren ordenak berezko garrantzia duela, kopuru ez zehatzak eta gorabeherako aldeak adierazteko, BERE-rekin batera, identitatea adierazteko eta azkenik genitiboarekin batera.

2.5.1.1.1. Neurriak adierazteko:

Neurriak adierazteko sarri erabiltzen dugu ontzi edo leku baten sar daitekeena esanaz; ordenari dagokionez, BAT edo BETE-ren bidez adieraziko neurriaren edukina beronen ostean egon behar da; adibidez: - basu bete ur edan du - gurdi bete bedar ekar du - ekarrixus kilo bat madari

Kasu markak ezarri behar izatekotan edukinari dagokion izanari eransten zaizkio; adibidez:

- senbest balio deu a, kilo bat madarik?

5.1.1.2. Kopuru ez zehatzak adierazteko:

Kopuru bat ematen dela zehatza ez dela edo gorabeherak egon daitezkeela adierazteko BAT erabiltzen da; adibidez:

- etor dire amar bat - afaritxen yongo gare amabos bat

Beronen ordez gehienetan "ingeru" erabiltzen da; adibidez:

- afaritxen amabost ingeru yongo gare

2.5.1.1.3. BAPERE

- emen telefono bapere estu eukitxe ixen - ondo in ber da espabere baperes

2.5.1.1.4. Identitatea adierazteko:

Beste barietate batzutako "BERA"ren ordez identitatea adierazi behar denean BAT erabiltzen da; adibidez:

- egunen egunen beti gausa bat esaten - egon gare, leku beten - etor dire bide bateti - onek a, erri beteko tire

2.5.1.1.5. -REN BAT

Genitiboaren kasu marka izenari datxekiola ere erabiltzen da; adibidez:

- umeran bat etorko da bier - orrek ekarko deude ardiren bat 2.5.1.2. ORDINALAK

Ordinalak denbora alorrean ere erabiltzen dira; orain aldian berba egiten denean "BARRU" erabiltzen da, iraganean, ostera, ordinalak;adibidez:

- irugarren egunen ostabere ikus nendun - irugarren egunen yon san

"-GARREN" zenbakiei ezeze izenei ere erans dakieke; adibidez:

- ordu erdigarrenen yon san - urtekarrenen buelta san.

2.5.1.3. DISTRIBUTIBOAK

Distributiboak egiteko "-NA" atzizkia erabiltzen da zenbakiari dautsela; adibidez: - au erdi bana yango du

2.5.1.4. ZENBAKIEKIN ERABILTZEN DIREN BESTE ATZIZKI BATZU:

2.5.1.4.1. -KO Atzizki banatzailea:

- orduko berreun emoten deude

2.5.1.4.2. -TA... -AK/-TAS...-AK

-TA zenbakiari dautsola eta mugatzaile plurala izenari erantsita, zenbakia baino gehiago dela adierazi nahi dugu zehaztu barik:

- orrek berrogeta urtek dekos - ogeta metrok dekos - sure lengusuk berrogetas urtek euki ber ditxu - senbest ollo dausen, nitaipa eundas

2.5.1.4.3. -TAN

- ori askotan dator - beste giautan esaten da - gitxitxen lotxen da lo

2.5.1.4.4. -RIK

- guri egun biri paten ekarten doskue esne

2.5.2. ZENBATZAILE ZEHAZTUGABEAK

Ataltxo honetan zenbatzaile zehaztugabeen erabilerari buruzko adibide batzu emango ditugu.

2.5.2.1. ASKO

- orre tarodes gausa asko - gu tarus ollo asko - nire ume takies gausa asko - emen jente asko dau - piper asko dau, oritxe bai

2.5.2.2. GITXI

- metro gitxi dekos orrek terrenok - egun gitxi in doas or

2.5.2.3. LAR

- kea lar dau - yan deude aragai lar - ure lar edan deude - ekar deude porru lar - eron deude piper lar

2.5.2.4. NAIKO

- naiko diru dekot - emen naiko ardi dau - ori erosteko naiko diru ekar dot - bearra akabateko naiko denpora deku - emen naiko kinpula dau

2.5.2.5. APUR BET

- gastai apur bet emon doskue bakotxari

2.5.2.6. MAKIÑA BAT

- makiña bat olgeta in du abaron

2.5.2.7. NAYE

- len naye jenero ekarte nendun - barre naye itxen gendun - piperra naye deku etzen - bedar naye dau - aurten indaba naye egongo da aurki

2.5.2.8. BATZUK

- aitxek gausa batzuk ekarrieusen

2.5.2.9. EDOSEIÑ

- esaixu edosein jenero

"Edosein" leku denborazko kasuekin erabiltzean batzutan mugagabearen morfema ez da agertzen; adibidez:

- ori topakosu edosein lekun - iru urten egon sales kasa barik edosein lekun

2.5.2.10. ONENBESTE/ORRENBESTE

- suk estekosus orrenbeste urte - beste orrenbeste yango neuke - onenbeste esneas estaitx ser iñ

2.5.2.11. AINBESTE

- nik estekot ainbeste diru - orrek estekos ainbeste bei

2.5.3. ZENBATZAILE OROKORRAK

Atal honetan "DANA" eta "DUSTI" zenbatzaile orokorren erabileraren adibide batzu emango ditugu:

2.5.3.1. DANAK

Zenbatzaile orokor hau kasu gehienetan izenordain gisa agertzen da; adibidez:

- ya astute dekus danak - yon siren danak - emen dendatan danak ixen siren euskeldunek - gixon danak altza dire

2.5.3.2. DUSTI

- gaue dustiñ egon da sarate - nik bota doas sagarrak dustik

2.6. ADITZONDOAK

Aditzondoak bost multzotan sailkatuko ditugu atal honetan; denbora, leku, modu eta azkenik, maila eta zenbatekoak

2.6.1. DENBORA ADITZONDOAK

2.6.1.1. GALDETZAILEAK

nos nosko nosik ona nos arten

2.6.1.2. ERAKUSLEETATIK ERAKARRITAKOAK

Ablatibo kasuan izan ezik, leku alorreko berberak denbora alorrean ere erabiltzen dira. Ablatiboan berriz "-RIK" denbora alorrean eta "-TI" leku alorrean erabiltzen direnez gero, denborazkoetan honako biok ditugu:

onik arik

Hona hemen berauen erabileraren adibide batzu:

- onik lau astera yon ber dot ostabere - onik aurrera ikusiko du selan datorren 2.6.1.3. KONPOSATU INDEFINITUAK

2.6.1.3.1. IÑOS

Berau edozein egituratan ager dakiguke, hots, baiezko, ezezko edo galderetan.

Baiezkoetan: - nies iños in deu

Galderetan: - egon sara iños or?

Ezezkoetan: - guk estu usa iños

2.6.1.3.2. NOSONOS

Berau baiezko esaldietan baino ez dugu erabiltzen; adibidez:

- nosonos etor da - nosonos yon da

2.6.1.3.3. NOSGURE

- nosgure ingo du errietan

2.6.2. LEKU ADITZONDOAK

2.6.2.1. GALDETZAILEAK

non norantza nora noraño nondi norako nongo

2.6.2.2 ERAKUSLEETATIK ERAKARRITAKOAK

2.6.2.2.1. Arruntak

HEMEN HOR HAN emen or an ona orra ara emeti orti andi emeko orko ango onantza orrantza arantza onaño orraño araño onako orrako arako

2.6.2.2.2. Indartuak

2.6.2.2.2.1. Indartuen erabilera:

"-TXE"ren bidez egiten diren leku aditzondo indartuok ez dira lar erabiltzen; hala ere, hona hemen adibide batzu:

- onatxe etor dire - ementxe daus

2.6.2.2.3. Berrindartuak

berton bertan bertora bertara bertoti bertati bertoko bertako

- suk imintxen dosu an a, erlauntze, eta bertan dau - emen berton topa du

2.6.2.2.4. -A GEHITZEN DUTENAK

amen aor aan aona* aorra aara ameti aorti aandi ameko aorko aango

* auna eta aurra ere bai

- aor anaje padekos, gure beste aldeko pere bai orrek ibiltxen dire. - aor bertan dau - auna etor daku - soas aurra

2.6.2.2.3. KONPOSATU INDEFINITUAK

2.6.2.2.3.1. IÑON

Berau galderetan eta ezezko esaldietan agertzen zaigu.

2.6.2.2.3.1.1.Galderetan: - ikusi dosu iñon?

2.6.2.2.3.1.2. Ezezkoetan - estot topa iñon beres - orrek estos iñora

Hona hemen beronen deklinabide taula: iñon iñora iñondi iñongo iñorantza iñoraño iñorako

2.6.2.2.3.2. BATABATEN

Berau galderetan eta baiezko esaldietan agertzen zaigu.

Baiezkoetan: - orrek bados batabatera - ori ikus dosu batabaten

Galderetan: - yon dire batabatera?

2.6.2.2.3.3. NOONON

- noonon egon ber dau - ori noonon dau - noonora yon ber du

2.6.2.2.3.4. EDONON

- orrek edonora dos

2.6.3. MODU ADITZONDOAK

2.6.3.1. ERAKARRIAK

Ataltxo honetan modu aditzondo erakarriak egiteko erabiltzen diren atzizkiak ikusiko ditugu.

2.6.3.1.1. -KA

- itxo barreka in giñen

2.6.3.1.2. -DO/-TO

- ori politxo dau

2.6.3.1.3. -RO

- lusero ego nas begire

2.6.3.1.4. -RIK

- ni sutunik nau

2.6.3.2. GALDETZAILEAK:

selan selao/selau

2.6.3.3. ERAKUSLEETATIK ERAKARRIAK

2.6.3.3.1. Arruntak

olan olau/olao alan alau/alao

2.6.3.3.2. Indartuak: olantxe alantxe 2.6.3.4. KONPOSATU INDEFINITUAK

2.6.3.4.1. ESELAN

- eselan al badosu ekarrixus - ori estosu ingo ondo eselan beres

2.6.3.4.2. SELANGURE

- ori selangure dabill

2.6.3.4.3. SELAN EDO ALAN

- selan edo alan ondo ingo du

2.6.3.4.4. SELANBESTEN

- selanbesten ibilli gara

2.6.4. MAILA ADITZONDOAK ETA ZENBATEKOAK

2.6.4.1. GALDETZAILEAK:

senbest semest

2.6.4.2. INDEFINITUAK

2.6.4.2.1. ASKO

- su takixu asko - asko dau galdute - asko etor dire

2.6.4.2.2. GITXI

- len naye jenero ekarte nendun te oin gitxi

2.6.4.2.3. APUR BET

- aputxu bet orti esaten deude 2.6.4.2.4. NAIKO

- orrrek naiko daki - naiko dau - onek naiko deko - naiko yon dire 2.6.4.2.5. LAR/LARREGI

- orre teko lar - lar dau - larregi dakixu suk

2.6.4.2.6. DUSTI

- esayosu ekar dille dusti - su yoten basara yayetara astuko yatzu dusti - akaba deude dusti?

2.6.4.2.10. SENBESGURE

- emen senbesgure dator

2.6.4.2.11. AREN

- aren badator

2.7. DEKLINABIDEA

Atal honetan bereiztu egingo ditugu bizidunen eta bizigabeen deklinabidea; sail bakoitzeko bokalak eta kontsonanteak kontutan hartuko ditugu, berben amaierei dagokienez.

2.7.1. BIZIDUNEN DEKLINABIDEA

ALABA

Singularra Plurala alabe alabak alabek alabak alaberi alabari alabena alabana alabeas alabakas alabentzako alabantzako alabeaitxik alabakaitxik alabeana alabakana alabarik alabatzat

SEME

Singularra Plurala seme semek semek semek semeri semeri semeana semena semeas semekas sementzako sementzako semeaitxik semekaitxik semeana semekana semerik semetzat

IDI

Singularra Plurala idi idik idik idik idiri idiri idiñe idiñe idies idikes idintzeko idintzeko idiaitxik idikaitxik idiana idikana idirik iditzet

ASTO

Singularra Plurala asto astok astok astok astori astori astona astona astoas astokas astontzako astontzako astoaitxik astokaitxik astoana astokana astorik astotzat

KATU

Singularra Plurala katu katuk katuk katuk katuri katuri katune katune katues katukes katuntzeko katuntzeko katuaitxik katukaitxik katuana katukana katurik katutzet

GIXON

Singularra Plurala gixona gixonak gixonak gixonak gixonari gixonari gixonana gixonana gixonaas gixonakas gixonantzako gixonantzako gixonaaitxik gixonakaitxik gixonaana gixonakana gixonik gixontzat

LAGUN

Singularra Plurala lagune lagunek lagunek lagunek laguneri laguneri lagunena lagunena laguneas lagunekas lagunentzako lagunentzako laguneaitxik lagunekaitxik laguneana lagunekana lagunik laguntzet

MUTILL

Singularra Plurala mutille mutillek mutillek mutillek mutilleri mutilleri mutillena mutillena mutilleas mutillekas mutillentzako mutillentzako mutilleaitxik mutillekaitxik mutilleana mutillekana mutillik mutiltzet

2.7.2. BIZIGABEEN DEKLINABIDEA

GORTA

Singularra Plurala gortan gortatan gortara gortatara gortati gortatati gortako gortatako gortarantza gortatarantza gortaraño gortataraño gortarako gortatarako

ETZE

Singularra Plurala etzen etzetan etzera etzetara etzeti etzetati etzeko etzetako etzerantza etzetarantza etzeraño etzetaraño etzerako etzetarako ERRI

Singularra Plurala erriñ erritxen errire erritxera erritxi erritxeti erriko erritxeko errirantza erritxerantza erriraño erritxeraño errireko erritxerako

BASO

Singularra Plurala bason basotan basora basotara basoti basotati basoko basotako basorantza basotarantza basoraño basotaraño basorako basotarako

2.7.3. OHARRAK KASUZ KASU

2.7.3.1. ABSOLUTUA (Ø)

2.7.3.1.1. Posposizioak

2.7.3.1.1.1. BARRU

- aste bete barru yongo dire - lau aste barru ikusko gara - iru egun barru etorko dire

2.7.3.1.1.2. BARIK

- yon siren danak baya neba barik - elitxe yon kotxe barik - diru barik yon dire

2.7.3.1.1.3. ARTEN

- ordu biek arten egon dire emen

2.7.3.1.1.4. BAÑO

- dendara yote nasenen estot ikusten koreanu baño - nire kale baño estaitx - estoas ekarri bi baño - estau etzen ama baño

2.7.3.1.1.5. BILLE

- aitxe bille yon dire - ogi bille yon dire - ure bille yon dire itxurrire - ama ogi bille yon da

2.7.3.1.1.6. LAU

- ori da aitxe lau - ni nas su lau - ori arrabe lau da

2.7.3.1.1.7. LES

- gau dustiñ i neun lo surrune les

2.7.3.1.1.8. MODUKO

- aik ixen siren erriko modukok

2.7.3.2. ERGATIBOA (-K)

2.7.3.2.1. Posposizioak

2.7.3.2.1.1. -K BESTE

- onek yan deu anaje peste - ekar deude seu peste sagar - orrek su peste yan dau

2.7.3.2.1.2. -K GAÑE

- edaten dosu neukañe

2.7.3.2.1.3. -K LES

- nik in dot su les

2.7.3.3. DATIBOA (-RI)

2.7.3.3.1. Erabilera:

Erabilerari dagokionez, gauza jakina da kasu marka hau erabiltzen dena zeharkako osagarriak egiteko esaldiaren barruan; alabaina, zenbait aditzekin osagarri zuzena ere datibo kasu markaz agertzen da; hona hemen adibide batzu:

- itxedon in dotzut - aitxu dotzet - geitxu dotzet orreri - agarra dotzet orreri - lagundu in dotzet etzera - orreri esixu ukutu

2.7.3.3.2. Posposizioak

2.7.3.3.2.1. -RI GRASIK

- koxi gendun trena grasik anajeri

2.7.3.4. GENETIBO POSESIBOA (-N)

Kasu honen ezaugarria "-N" dugun arren; beroni mugatzailea berriz erans dakiokeenez, paradigman mugatzaile eta guzti paratu ditut.

2.7.3.4.1. Posposizioak

2.7.3.4.1.1. -N ANTZA

- onek aitxen antza deko - ak bestek semen antza eukieun

2.7.3.4.1.2. -N ANTZEKO

- ori da sure antzeko - ori da nire aisten a, antzeko

2.7.3.4.1.3. -N ANTZEN

- gu bere orren antzen gabiltzes - nik in doas bearrak sure antzen - orren antzen ibil da ume

2.7.3.4.1.4. SEIÑ... -N MODUN

- luki igual sein txakurren modun dabillela gixonaas - a bado etzera, igual seiñ estaitx ser in dakola ta negarres

2.7.3.4.1.5. -N KONTRA

- orrek sure kontra daus 2.7.3.4.1.6. -N KONTURE

- orrek bixi dire aman konture

2.7.3.4.1.7. -N GANERAKO

- in du berba orren ganerako

2.7.3.4.1.8. -N GANERA

- orren ganera eron gei baskari bere

2.7.3.4.1.9. -N ORDES

- lengusun ordes, anaje etor san

2.7.3.4.1.10. -N BEGIRE

- egon gare autobusen begire

2.7.3.4.1.11. -N LES

- au in dot orreles

2.7.3.4.1.12. -N GAÑE

- suk orre gañe diru dekosu - orre gañe urte dekosu

2.7.3.4.1.13. -N LASEKO

- su sara orrelaseko 2.7.3.4.1.14. -N ARTEN

- bion arten ingo du

2.7.3.4.1.15. -N ALDEN

- ori sarra da nire alden

2.7.3.4.1.16. -N PENTZUN

- emen sure pentzun selan ongo gare ba? 2.7.3.4.1.17. -N ERIDUS

- eridus orre paño giau in ber dot nik, orren eridus giau in ber dot nik

2.7.3.5. SOZIATIBOA (-AS)

2.7.3.5.1. Erabilera

Kasu honen funtzio nagusia soziatiboarena bada ere zenbaitetan denbora alorrean ere erabiltzen da; adibidez:

- estot ikusi onekas egunekas - egunokas makalik dabill

Aditz batzuk kasu marka hau erabiltzen dute beraien osagarrian; adibidez:

- enas akordaten usenaas - orreas akordaten nas - oin konturetu nas orreas

2.7.3.6. MOTIBATIBOA (-AITTIK)

2.7.3.6.1. Erabilera:

Kasu marka hau aditz batzurekin erabiltzen da zegokiekeen instrumental kasu markaren ordez; adibidez:

- pregunta deude guk pregunta dun andreaitxik

Zenbait espresiotan "-AITXIK" barik "ARREN" ere ager dakiguke izenari deutsola; adibidez: - sure errukarren etor nas - dakiñek esteu in gure, lotzaarren

2.7.3.7. INSTRUMENTALA

Hona hemen beronen erabileraren adibide batzu:

- atzo oñes etor giñen - bearra eskus in du

2.7.3.8. PROLATIBOA (-TZAT)

Hona hemen kasu honen erabileraren adibide batzu:

- iñusentetzat artu deude - alkatetzat koxi deude

2.7.3.9. PARTITIBOA (-RIK)

2.7.3.9.1. Erabilera:

2.7.3.9.1.1. Ezezkoetan - esteude garirik eraiñ - esta etorri umerik - oiñ estau sorgiñik eta len beres

2.7.3.9.1.2. Baiezkoetan: - oberik ikusi dot - politxaurik egongo da. - andiaurik badekosu, ataraixu.

2.7.3.10. INESIBOA (-N)

2.7.3.10.1. Erabilera

Leku denborazko kasu markak lekua, denbora eta neurriak adierazteko erabiltzen dira. Hemen sortzen den arazo nagusia zera da, hots, mugagabearen marka agertzen den testuinguruetan noiz erabiltzen den "-TA" morfema eta noiz ez. Mugagabea galdetzaileekin eta zenbatzaileekin gehien bat erabiltzen denez gero gure adibideak aldagai bi horien arabera emango ditugu; lekua, denbora edo neurria adierazten den, alde batetik, eta beste aldetik, galdetzailea edo zenbatzailea agertzen den kontutan hartuta. 2.7.3.10.1.1. Lekua

2.7.3.10.1.1.1. Galdetzaileekin

Gehienetan "-TA" morfema agertzen bada ere kortraetsenpluak ere jaso ditugu; adibidez:

2.7.3.10.1.1.2. Zenbatzaileekin

- iru etzetan ego nas

2.7.3.10.1.2. Denbora

2.7.3.10.1.2.1. Galdetzaileekin

"SE(R)" galdetzailearekin erabiltzean beti agertzen da "-TA" morfema; "SENBET"ekin, ostera, denbora tarteak jarraian dagozela adierazi gura denean ez da "-TA"rik erabiltze; adibidez:

- se egunetan etor sara? - senbest egunen egon sara kanpon?

2.7.3.10.1.2.2. Zenbatzaileekin

Zenbatzaile zehaztugabeekin beti agertzen da "-TA"; adibidez:

- ori urte askotan egon da Ameriken - etor leitxike edoseiñ egunetan

Zenbatzaile zehatzekin, ostera, denbora tarteak jarraian gertatzen direla adierazi gura denean, ez da "-TA"rik erabiltzen; adibidez:

- lau asten ego nas gaxorik - egun biñ eo nas etor barik - sortzi egunen edo agertu barik egon siren mutillek - emen egon dire lau asten

2.7.3.10.1.3. Neurriak

Zenbatzaile zehatzekin eguno ere ez da "-TA" erabiltzen; adibidez:

- eunen yon gare kotxen - ollosko dau eun pesetan - emen berreun metron eleitxe iñ eser - emeti eta eun metron taberna yaok

2.7.3.11. ADLATIBOA

2.7.3.11.1. Erabilera

Inesiboarekin egin dugun bezala, adlatibo kasuaren adibideak leku, denbora eta neurria direlako adierazpideen arabera emango ditugu mugagabearen arazoa ikusteko.

2.7.3.11.1.1. Lekua

2.7.3.11.1.1.1. Galdetzaileekin

- senbest etzetara yon sara?

2.7.3.11.1.1.2. Zenbatzaileekin

- iru etzetara yo nas

2.7.3.11.1.2.2. Zenbatzaileekin

- onik lau astera yon ber dot ostabere

2.7.3.11.2. Posposizioa

Kasu marka hau eta "ARTE"ren bidez ondoko esaldien modukoak egiten dira:

- egon gare, iruretararten - in deude berba bostatararten

2.7.3.12. ABLATIBOA

2.7.3.12.1. Erabilera

Kasu honen markeei dagokienez esan beharra dago marka bi agertzen direla "-TI" eta "-RIK"; gaur egun atzizki biok distribuzio konplementarioan dagoz; lehena leku alorrean eta neurrietan erabiltzen da, bigarrena, berriz, ia soilik denbora alorrean. "-RIK" inoiz edo behin leku alorrean ere agertzen da; adibidez: - amak bota nendun etzerik

Beronen erabilera nagusia hala ere, geroago denbora alorrean ikusiko duguna da. Badira ondoko hauen moduko esakerak ere, zein, bestalde, arruntak baitira Bizkaia osoan:

- aterik ate ibil dire

2.7.3.12.1.1. Denbora alorrean

- atzorik ona estot ikusi - atzorik ona emen nau - ordurik ona esta etorri - ori gurera iru egunik iru egunera etorten da

2.7.3.12.1.2. Lekua

Hona hemen leku alorrean mugagabearen erabileraz adibide batzu:

- etor nas iru etzetati

2.7.3.12.1.3. Neurriak

- amar metroti yausi da

2.7.3.12.2. -TARINGO

- orretaringok klaro dausena emen! - orrek estire onetaringok

2.7.3.12.3. -TARIK ERAN

- etzerik eran sure aiste topa dot - elixarik eran ausokori narru kentxen

2.7.3.13. LEKU DENBORAZKO GENITIBOA

2.7.3.13.1. Erabilerak

Mugagabearen -TA morfemaren agerpenaz esan beharra dago berori agertu egiten dela "-KO" ezarri aurreko sintagmaren arabera; hau da, oinarrian Izen Sintagma egonda "-TA"rik ez da agertzen; Aditz Laguna egonez gero beronen "-TA" da azalean agertzen zaiguna.

2.7.3.13.1.1. Aditz laguna + KO

- se urtetako da ori ardau? - lurre, baso askotako esta ona.

2.7.3.13.1.2. Izen sintagma + KO

- eun kiloko arri ekar deude - iru urteko ardau saldu deude - lau urteko ume bat etor da - osten siren balda bikoketa irukok - niri ogetalau urteko seme ilkiden - otamar urtekori estekotzet bildurrik esetan beres

2.7.3.13.1.3. Aditzondoa + -KO

-KO aditzondoei ere atxeki dakieke; adibidez:

- au gaurko ixen da - bierko emen ongo da

2.7.3.14. ADLATIBO NORABIDE ZUZENEKOA

2.7.3.14.1. Erabilerak

Kasu hau adlatibo kasuaren gainean egiten denez beroni dagozkion antzeko erabilerak dauzka; denbora alorrean mugagabea "-TA" morfema barik agertzen zaigu denbora tartea jarraian denean.

2.7.3.14.1.1. Denbora

2.7.3.14.1.1.1. Galdetzaileekin

- se egunetarako da bearra? - senbest egunerako dau bearra?

2.7.3.14.1.1.2. Zenbatzaileekin

- iru egunerako ogi ekar dot - bost egunerako ardau erosi dot - amasei urterako ona etor san - orreas denpora gitxireko dau, egun gitxireko dau - orrek denpora askorako balio dau.

[Aurkibidea]

Hosted by www.Geocities.ws

1