I

2.MORFOSINTAXIA II.

2.8. Aditza

2.9. Juntagailuak

2.10. Menperagailuak


2.8. ADITZA

2.8.1. ADITZ EZ JOKATUAK

2.8.1.1. ADITZ PARTIZIPIOA

Aditz partizipioa, lexikoan agertzen den moduan, eta aspekto perfektoa bat dira aztertzen ari garen herrian.

Aditz laguntzailea gehitzean "i"z amaituko hiru silabako aditz batzurekin aukeran dago "i" hori galtzea; galera hau ez da edozein kontsonanterekin gertatzen, kasu baterako, afrikatu batekin yoanez gero ez da galtzen, adibidez: opetzi dot, itxi dot, e.a. Aipatuko galera hori [ri], [si], [ni], eta [li] kontestuetan baino ez da gertatzen, [si] horren kasuan salbuespenak ugari ere gertatzen dira; hona hemen adibide batzu:

ekar dot ikus dot imin dot ibil da

2.8.1.1.1. ADITZ PARTIZIPIOAREN ERABILERAK

Atal honetan aditz partizipio hutsaren erabilerak ikusiko ditugu. Aditz partizipio soilaren erabilera, beronen deklinabidea, aditz partizipioa gehi "eta" eta posposizioren bat eta aditz partizipio posposizioekin.

2.8.1.1.1.1. ADITZ PARTIZIPIO SOILAK

Aditz partizipioak aditz izenaren marka erabili barik, hots, absolutu marka berari dautsola, izentzat erabil daitezke; adibidez

- damututen dat belu etor bearra Ezezko esaldietan, aditz izenetan gertatzen den legez , "ez" adberbioa aditz partizipioa eta mugatzailearen artean agertzen da; adibidez:

- damututen dat dana yan esa - selau lastime lelau etorri esa !

Sarri "BAÑO"rekin batera erabiltzen da subjetugunean; adibidez: - in baño obeto da erosi

2 Ikus geroago aditz izenen ezezkoak. Zehar galdera ez jokatuetan ere aditz partizipioa erabiltzen da:

- badaki ser esan - badaki nondi sartu

Zenbait kasutan esaldi berberak aditz partizipioari "-RIK" deutsela egin daitezke; adibidez:

- estekosu setan yonik - estekosu setan esanik 2.8.1.1.1.2. ADITZ PARTIZIPIO DEKLINATUAK

2.8.1.1.1.2.1.-REN PORASUS

- iñen porasus ingo deude seoser

2.8.1.1.1.2.2. -KO

Atzizki hau aditz partizipioari deutsela erlatibozko esaldi ez jokatuak egiten dira; adibidez:

- ori emen yayoko da - ori da kanpoti etorriko - bilboti ekarriko gordeta deku - ori gure amak iñeko da - nik ekarriko arrosik suok giau estosue yango

2.8.1.1.1.2.3. -AS BATERA

- mogidues batera yausi in da

2.8.1.1.1.2.4. -ARREN

Aurrekoarekin gertatzen den bezala beronek ere esangura biak euki ditzake, hau da kausala eta kontzesiboa:

2.8.1.1.1.2.4.1. Kontzesiboa:

- etorri esarren estau lebarik

2.8.1.1.1.2.4.2. Kausala:

- parkatu belu etorriarren

2.8.1.1.1.2.5. -Z

Instrumental kasu markaren bidez eta "gero"rekin batera baldintza ez jokatuak egiten dira honako aldakiok agertzen direla:

2.8.1.1.1.2.5.1. -ESKERO

- egi esaneskero naiko da

2.8.1.1.1.2.5.2. -ESKERONEN - kotxen yoneskeronen lelau elduko gintxikes

"BEIÑ"ekin batera erabiltzen dela ñabardura kausala ematen zaio adibidez:

- beiñ iñeskeron saldu in berko da - beiñ asieskeron akaba in ber da

2.8.1.1.1.3. ADITZ PARTIZIPIO + ETA

"ETA" aditz partizipioari dautsola, gehienetan enklitikoa, funtzio desberdinak betetzen dituela agertzen zaigu.

2.8.1.1.1.3.1. DENBORAZKOA.

- diru koxitxe yon da - asalaas an itxi txe pasa ostabere estutu te pitipiñe itxe san

Denborazko funtzio honetan, aurreko adibideetan legez hutsik ager badaiteke ere, gehienetan aditzondoren batekin agertzen da; adibidez:

2.8.1.1.1.3.2 ETA ARTEZ

- etorri, eta artes oira yon san

2.8.1.1.1.3.3 ETA OSTEN

- afari yan ta osten kanpora urten gendun - baten yon giñen eskondu te osten - bear in txe osten yango du - eraiñ txe osten osto pasate aken barriñ asenta ditxen

2.8.1.1.1.4 GERUNDIALA

Hemen ere bereizketa txiki bat egin beharrean gagoz; hau da, alde batetik "egon" aditzarekin agertzen dela, eta bestetik, "eduki" aditzarekin agertzen dela.

2.8.1.1.1.4.1. EGON

- ta amaas beti euskeras ta aitxeas usata nau - astute daus, gausa asko - au yarritxe egon da - gosek tragata dau - logurek erreta dau - ori apurtute dau - au bustitxe dau

"ta" enklitikoa agertzean /t/ ez da ozentzen eguno ere; adibidez: - ori esanta dau - emonta dau - intxe dau

2.8.1.1.1.4.2. EDUKI

- ya astute dekus danak - alan dekot ulertute - ori gordeta euki dot - ori entzunte dekot

2.8.1.1.1.5. KONTZESIBOA

"ETA"k balio kontzesiboa izan ahal izateko "BERE"rekin batera agertu behar da; adibidez:

- kotxen yonta bere eskare elduko sasoireko - kostata bere ondo ingo du

2.8.1.1.1.6. ETA ERAN

- akaba ta eran yon giñen - arto eraiñ txe eran euri i yoskun

2.8.1.1.1.7. ADITZ PARTIZIPIOA ETA POSPOSIZIOAK

2.8.1.1.1.7.1. BEARREN

- gorantza yon berren sos eskoara - au eron berren ori eroixu

2.8.1.1.1.7.2. BARIK

Adbertsatiboa

- emen nau goixe gustiñ eser bere in barik - bestala olau iñusentekerik esan barik ixilik basaus - emen egon eser esan barik - gari erain barik itxi deude - apurtu barik eron

Kontzesiboa

- eskatu barik emon doskue

2.8.1.1.1.7.3. ESEN

- ariñ eldu esen elitxe ikusi - kotxe euki esen eskitxikes yon

2.8.1.1.1.7.4. ESESE... BERE

- yan esese lo bere ingo neuke

2.8.1.1.1.7.5. BAÑO LELAU

- bistu baño lelau ixi bentane - yan baño lelau eskuk garbitxu

Egitura honen ordez ondoko beste hau ere erabiltzen da:

- estot iñ entzun baño ta esetu dot - akaba baño estu iñ eta apurtu daku

2.8.1.1.1.7.6. ARTEN

- etorri arten emen egongo gare

Indarra edo enfasia areagotzeko "ARIK ETA" erabiltzen da; adibidez:

- arik eta etorri arten emen nau begire - itxedongo du arik eta akaba arten

2.8.1.1.1.7.7. ORDUKO

- yesarri orduko altza in gara

2.8.1.1.1.7.8. SELAN.... ALAN...

- selan koxi alan yaten deus - selan etorri alan sartuko dire

2.8.1.2. ADITZ IZENA

Aditz izenak egiteko aditz partizipioari "-TE" eransten zaio, berau morfema ez markatua dugu: hala ere, beronek beste alomorfo bat ere euki ditzake, -TXE.

2.8.1.2.1. ADITZ IZENAREN DEKLINABIDEA

Aditz izena behin lortuz gero beroni deklinabidearen hainbat kasu marka erans dakizkioke. Atal honetan aditz izenari erans dakizkiokeen kasu markak eta berenen erabilerak ikusiko ditugu.

2.8.1.2.1.1. ABSOLUTUA

Aditz izena absolutu kasu markarekin gune bitan ager dakiguke, subjetu eta objetu guneetan hain zuzen; adibidez:

Subjetu gunean:

- yakitxe ondo dau dusti - mendiñ ibiltxe ona da - ori esate esta ona - obeto da bier etorte - ibilli esitxe txarra da - orreri ondo yate gustaten dake - amari etzen yate gustaten dako - orreri astu dako euskeras berba itxe - umeri olgete gustaten yake

Objetu gunean

- aitxek gure deu bear bat itxe - nik gure dot ekarte suk baskari - itxi deude a, gari eraitxe - orrek fumate itxi deu - estot gure ori itxe - gure dot suk itxe bear bat

"baño"rekin batera ere ager dakiguke lehen ikusiko "eta artez", "eta atoan, e. abarren ordez; adibidez:

- estot iñ entzute baño eta esetu dot - estot iñ eroste baño eta galdu dot - estu iñ akabate baño, eta apurtu in da

2.8.1.2.1.2.ERGATIBOA

- lar edatek txarra itxen dotzu

2.8.1.2.1.3. SOZIATIBOA

- posi nau emen egoteas - posi nau ikusteas - ori esateas estosu eser bere arreglaten

2.8.1.2.1.4. INESIBOA

Aditz izenak inesibo kasu markarekin hiru erabilera dauzka nagusiki; finala, modala eta azkenik sarrien erabiltzen dena aspekto ezperfektoaren marka ere bada.

FINALA:

- bano etzera yaten - ama ikusten etor nas - afaritxen amabost ingeru yongo gare

MODALA

- oiñ asi nas yaten - atrebidu in da kosten - abrosidute nau itxedoten - yaten emon deuste - fasillau ixengo da edadekori irekasten umeri baño - ikis deu txistu yoten - imin dot baskari berotuten - pasaten itxi deuste - orrek kantaten daki - afari yaten lotu da - orrek estudiaten segiduten deu

2.8.1.2.1.5. LEKU GENITIBOA

Beronek lau erabilera desberdin euki ditzake; konpletiboa, finala, izen laguna eta aditz laguna.

Konpletiboa:

- suk esan dosu nik ekarteko baskari - esan tzut ixilik oteko

Egitura hau "ZE"rekin batera ere ager daiteke: adibidez:

- atzo esayeusten se gaur ekarteko - atzo esayeusten se gaur erosteko

Finala - au ekar dot seuk eroteko - au erosi dot ba, emoteko señeri - ori erosteko naiko diru ekar dot - bearra akabateko naiko denpora deku

Izen lagun : - euki dot oteko gane baya, enas egon - yosteko makiñe apurtu daku - orrek esteko yateko ganarik - orrek andrek bildurre deko yausteko

Aditz lagun gisa: - ori da etorteko - señe on da yausteko - orduntxe etorteko ego nas

Aditz batzurekin inesibo marka ezeze berau ere erabiltzen da esangura aldaketarik igartzen ez dela; adibidez:

- ia akordaten basara gero erosteko - ingot alegiñe ariñ akabateko - ori fasille da itxeko

Izen lagun gisa "LEKUN"ekin batera beste barietate batzuetako "beharrean" eta "ordez"en ordez erabiltzen da; adibidez:

- berakatzak ekarteko lekun kinpulak ekar deudes - etzen yateko lekun kanpora yongo gare yaten - itxeko lekun oba da erosi

"-TEKO" honi deklinabidearen beste kasu marka batzu ere erans dakizkioke; adibidez:

-TEKOTAN

- erostekotan andiena erosi ber da - eser artxekotan kafetxu bet - esatekotan ego nas baya ixildu i nas - yotekotan egon gara baya

-TEKON

- iñusentekerik esatekon bestala saus ixilik - txarto itxekon itxi baketan - txarto berba itxekon ixilik egon

-TEKO IDEAS

- yonas itxeko ideas baya estot iñ - yateko ideas etor da baya esteu yan

-TEKO IDEAN

- yonas dendara, alkondara bat erosteko idean 2.8.1.2.1.6. -TEARREN

- afari yan estearren yon da - ariñ ibiltxearren yausi da - yaten dot berdure ba, loditxu esitxearren

2.8.1.2.1.7. EZEZKOAK

Ezezkoetan "EZ" aditzondoa "-TE"ren aurrean agertzen da:

- ibili esitxe txarra da - afari yan estearren yon da Aditz izenak egiteko orain arte ikusiko baliabideaz gain badugu beste bat ere, -KERA atzizkia, hain zuzen. Atzizki honen bidez aditz partizipioak aditz izen bilaka daitezke ondoko era honetara :

A. Mugagabe Mugatua

lotu lotukera lotukere

Inesibo kasu markarekin denbora alorreko esaldietan erabiltzen da; adibidez:

- urtekeran ixi ate - ate ixikeran giltze ausi da apurtu in da - sue ikeran erre in san - etzeti urtekeran txakurrek agarra dotzo

2.8.2. ADITZ JOKATUAK

Atal honetan aditz taulak eurak ezeze aditza jokatuen osaketan parte hartzen duten osagai guztiak ikusiko ditugu: aspektoak, moduak eta aldiak, pertsona, aditz taulak, aditz bereziak eta perifrasi multzoak.

2.8.2.1. ASPEKTUA

Atal honen barruan hiru aspektu moeta bereizten dira burutua, ezburutua eta geroa. Gorago esaneko legez, aspektu burutua hiztegiak berak emoten digu. Ez burutuari dagokionez, alomorfo bi ditugu; bata -TEN, gehienetan erabiltzen dena, eta bestea -TXEN; beroni dagokionez, mota bi bereiztu behar ditugu,

aurreko "i"baten eraginez /t/-ren palatalizazioz sortzen dena, adibidez: itxen, jakitxen, ibiltxen, e.a.; eta bestetik, -TU eta -DU amaituko aditz bisilabo batzukaz erabiltzen dena: artxen, kentxen, lotxen, e.a.

Geroaren ezaugarria "-KO" dugu nagusiki, berau aditz partizipioari eransten zaio; jakina denez, /n/-ren ostean /k/ /g/ bihurtzen da; hala ere, "izan" aditzagaz /ng/ taldea galdu egiten da batzutan; adibidez:

- ixao da olan - orko ixeo da

2.8.2.2. MODUAK ETA ALDIAK

Ataltxo honetan dagozen moduak eta aldiak, eta berauen erabilerak, ikusteaz gain aspektoekin zelan konbinatzen diren ere ikusiko dugu. Erabiltzen diren moduak Indikatiboa, Subjuntiboa, Baldintza, Ahalezkoa eta Agintera ditugu.

2.8.2.2.1. INDIKATIBOA

Modu honetan aldi bi ditugu oraina eta iragana. .Iraganari dagokionez etorkiz adizki aoristikoak direnak sarri agertzen dira Sopelan; hala ere, esan beharra dago gaur egon balio aoristikoa galdua dutela

Aldiak eta aspektoak konbinatuaz honako aukerak ditugu indikatiboan:

-TU + Oraina

- ni etor nas

-TU + Iragana

- suk esan seusten egi

-TEN + Oraina

- niri gustaten dat ori

-TEN + Iragana

- surtera botate san

-KO + Oraina

- bier etorko da

-KO + Iragana

- egurreskok usako siren

Honako taula honetan indikatiboaren aukera guztiak ematen ditugu:

Aspektoak Aldiak

Oraina Iragana

-TU ekar deu ekarreun -TEN ekarten deu ekarteun -TUKO ekarko deu ekarko eun

2.8.2.2.2. BALDINTZA

Baldintzetan hiru moeta bereizten dira nagusiki; errealak, irrealak eta iraganak.

2.8.2.2.2.1. Errealak

Baldintza moeta hau indikatibo orainetik erakartzen da. Baldintza aurrekoa egiteko -TEN aspektoa erabiltzen da eta laguntzaileari "BA-" eransten zaio; adibidez:

- ori ekarten badostesu erongot etzera - su yoten basara yayetara astuko yatzu dusti

2.8.2.2.2.2. Irrealak

Baldintza moeta hau indikatibo iraganetik erakartzen da. Aurrekoa egiteko, gehienetan, ondorioari berari "BA-" eransten zaio; ondorioa egiteko, berriz, indikatibo iraganari "-N" kentzen zaio eta NOR eta NORK-NOR adizkietan "-KE" erasten zaio. Kontutan hartu behar da hirugarren pertsonen ezaugarria "L" dela.

- emen bixiko bagintxikes posik egongo nitxike - su emen egongo basintxikes esintxikes asarratuko - denpora ona ingo baleuke oneri etorko litxikios lagunek

Aurreko baldintzak aditz trinkoekin ere erabiltzen dira; adibidez:

- au balitze euskeldune geuges egongo litxike - diru asko baneko gustako litxikide ondo bixitxe

2.8.2.2.3. SUBJUNTIBOA

Modu honetan aldi bat baino ez da erabiltzen, oraina hain zuzen. Aspektoari dagokionez, aditz oina barik aspekto burutua erabiltzen dela esan beharra dago. Subjuntiboa "-N" eta "-LA"rekin ager dakiguke betetzen duen funtzio sintaktikoaren arabera; funtziok bat baino gehiago izan daitekeenez hona hemen adibide batzuk:

2.8.2.2.3.1. Konpletibo gisa:

- gure ot etor ditxen ori - orrek gure deude emen egon gitxesen

2.8.2.2.3.2. Final gisa.

- irekatzi dotzet in deiñ - lagundu dotzet akaba deiñ 2.8.2.2.3.3. Aginteraren ordez

Aginteraren hirugarren pertsonak berorika tratamendua erabiltzen denean baino ez dira erabiltzen, gainerako kasuetan berorien ordez subjuntiboa erabiltzen da; adibidez:

- ekar dille - etor ditxela

2.8.2.2.4. AHALEZKOA

Modu honi dagokionez, esan beharra dago aldi bi baino ez direla bereizten oraina eta iragana, hain zuzen. Hona hemen adibide batzu:

- ori yesarri litxike - emeti ibil nitxike ni - aik ikus neye

2.8.2.2.5. AGINTERA

Agintera bai aditz trinkoekin bai perifrastikoekin erabiltzen da; adibidez:

- baken saus - lotu sitxes emen - etorri beitxe ona - eroixu ogi etzera

2.8.3. ADITZ LAGUNTZAILEAK

Aditz laguntzaileen taulak aurkezteko EUSKALTZAINDIAren Euskal Aditz Batua deritzon liburuan eginiko sailkapen bera erabiliko dugu :

2.8.3.1. NOR

Oraina Iragana nas nintxen/neitxen/nitxen da san gara/gares/gare gintxesan/gintxen/giñen sara sintxesan/sintxen sare sintxen dire/dires siren

Baldintza aurrekoak Baldintza ondorioak banitxike nitxike/neintxe balitze/balitxike litxike bagintxikes gintxikes basintxikes sintxikes basintxikese sintxikese balitxikes litxikes

Ahalezko oraina Ahalezko iragana nitxike/nitxe/neintxe leitxike/leitxe/litxe satiken gintxikes/geintxes sintxikes/seintxes sintxikese/sintxike litxikes

Subjuntiboa Agintera nitxen - deitxen beitxe gitxesan - sitxesan sitxes/saitxes sitxesan sitxese ditxesan/ditxesen/deitxesen -

NI natxako/nako natxake/nake

HURA HAIEK dat/dast/date/yat dates/yates dako/yako dakos/yakos daku/yaku dakus/yakus datzu/yatzu datzus/yatzus datzue/yatzue datzues/yatzues dake/yake dakes/yakes

Indikatibo iragana HURA HAIEK ekide/aten/yaten ekidesen/yatesen eikio/ekion/yakon ekiosen ekigun/ekiun/yakun eikiusen/ekiusen/akusen/yakusen ekixun/yatzun ekixusen/atzusen/yatzusen ekixuen/yatzuen ekixuesen/yatzuesen ekien/yaken ekiesen/yakesen

HURA HAIEK litxikide litxikides/leskides litxikio litxikios litxikigu/leskiu litxikigus leskixu leskixus leskixue leskixues litxikie litxikies

Ahalezko oraina

HURA HAIEK leskitx leskides leskio leskios leskiu leskigus leskixu leskixus leskixue leskixues leskie leskies

Subjuntiboa

HURA HAIEK dekiden dekidesan dekion dekiosen dekigun/dekiun dekiusen dekixun dekixusen dekixuen dekixuesan dekien dekiesen

2.8.3.3. NORK-NOR

Indikatibo oraina NI GU ZU ZUEK neu/nau gaitxu(s)/gitxu saitxut/sitxut saitxues/sitxues nosu saitxu/sitxus saitxues nosue sara sare neude/neure gaitxu(e)/gitxues sitxuese sitxuese

dot doas deu/dau deitxu/ditxus/deus du dus dosu dosus dousue dosues deude/daude/deure/daue deitxues/deitxue/deudes

Indikatibo iragana

NI GU ZU ZUEK negiñ gendusen sendusen senduesen nengien/nenduen gendu(e)sen senduesen senduesen

HURA HAIEK neun/nendun nendusen/nitxusen eun/yen eusen/sitxusen gendun gendusen sendun sendusen senduen senduesen/senduesan euden eudesan/eudesen

Baldintza ondorioak

HURA HAIEK neuke neukes leuke leukes geunke geunkes seunke seunkes seunke seunkes leuke leukes

Subjuntibo oraina

HURA HAIEK deiden deidesan deiñ deixen deigun/diun deigusan deixun deixusan deixuen deixuesan deyen deyesan

Agintera

HURA HAIEK ixu ixus ixue ixues

2.8.3.4. NORK-NORI-NOR

Indikatibo oraina singularrak

NIRI GURI ZURI ZUEI deust dosku dotzut dotzuet dostezu dosu dotzu dotzue dostezue dosue datzu datzue deuste dosku(e) dotzue dotzue

HARI HAIEI dotzet dotzet/dotzete dotzo/deutzo deutze dotzu dotzu dotzesu dotzesue dotzesue dotzesue deutze deutze

Indikatibo oraina plurala

NIRI GURI ZURI ZUEI deustes doskus dotzudes/dotzues dotzuedas/dotzues dostesus dosus dotzus dotzues dostesues dosues datzus datzues deustes/deustese doskues dotzues dotzues

HARI HAIEI dotzeas dotzeas dotzos dotzes dotzus dotzesus dotzesus dotzesus dotzesues dotzesues dotzes dotzes

Indikatibo iragana singularra

NIK GUK ZUK ZUEK neutzen/neuntzen geuntzen neutzun/neuntzun suentzen seuntzen neutzuen/neuntzuen neutzen/neyntzen geuntzen seuntzen seuntzen

HARK HAIEK eustesan eustesan otzesan otzesen oskusen oskuesen otzusen otzuesen otzuesen otzuesen otzesen otzesen Baldintza ondorioak

NIK GUK ZUK ZUEK neiskio geiskio seiskide seiskide neiskixu seiskio seiskie neiskixue/neskixue neiskie geiskie seiskie seiskie

HARK HAIEK leiskitx leiskide leiskio leiskie leiskigu leiskigus leiskixu leiskixue leiskie leiskie

Ahalezko orainak

NIK GUK ZUK ZUEK nio gio neixu/nixu sio sie neixue nie gie sie sie

HARK HAIEK - - lio lie - - leixu leixus leixue leixues leye leye

2.8.4. ADITZ TRINKOAK

Egon Joan Etorri Ibili nau no nator nabill dau do dator dabill gaus gos/goas gatos gabiltzes saus sos satos sabiltzes sause sose satose sabiltzese/sabiltze daus dos datos dabiltzes JAKIN EDUKI HURA HAIEK HURA HAIEK dakitx dakides dekot dekodas/dekoas daki dakix deko dekos dakiu dakius deku dekus dakixu dakixus dekosu dekosus dakixue dakixues dekosue dekosues dakie dakies deuke/deke deukes/dekes

EROAN EKARRI

HURA HAIEK HURA HAIEK darot daroas dakar dakardeas daro daros dakar dakas daru darus dakar dakas darosu darosus dakargu dakagus darosue darosues dakasue dakasues darode darodes dakarre/dakarde dakardes

ERABILI ESAN ERITXI

HURA HAIEK HURA HURA dabiltx dabildes diñot deritzet dabil dabiltzes diño deritxo dabilgu dabilgus diñu deritxu dabiltzu dabiltzus dñosu deritxesu dabiltzue dabiltzues diñosue deritxesue dabilde dabildes diñoude deritxe

2.8.5. PERIFRASI MULTZOAK

2.8.5.1. -TEN + EGON

- akabaten nau - auritxen dau - se itxen saus? 2.8.5.2. -TEN + IBILI

- gosale itxen ibil nas an - bedarrak ataraten nabill

2.8.5.3. GURE IXEN

Lehen aldia - gaur goxen esteu etorri gure ixen - aitxek gaur a, lelau etorri gure ixen deu

Orain aldia - orrek eskondu in gure deu

Gero aldia - bier etorri gureko deu

2.8.5.4. BER IXEN

- etzera yon ber dot - yon ber neuke etzera - bier basora yon berkot - gaur goxen etzera yon ber ixen dot - suk etor ber dosu - guk atzo ixartu ber gendun lelau - atzo suok, etor ber senduen lelau etzera

2.8.5.5. AL IXEN

- al dot etzera yon

2.8.5.6. ESIÑ IXEN

Orain aldia - esi nas yon etzera

Lehen aldia - gaur goxen esiñ etorri ixe nas lelau

Gero aldia - bier esiñ etorko nas

2.8.5.7. ERAZLEAK

Lehen aldia - señeri negar erain deutze - aitxeri etorri erain deutze gaur - altza eraiñ in deust goxeti - oneri dana akaba erain deutze - suri etorri erain dotzut

Aspekto ez burutua

- etorri eraiñ itxen deutze - orreri bear asko eraitxen deutze

Gero aldia

- orreri barre eraingo utze - yan eraiñ ingo utze dusti - etorri eraiñ ingo utze

2.9. JUNTAGAILUAK

2.9.1. ETA

"ETA" esaldiak lotzeko ez eze sintagmak lotzeko ere erabiltzen da; adibidez:

- suri etor yatzus, aitxitxe ta amuma - emen etzen eta kanpon beti euskeras, itxen deu euskeras

Esaldiak lotzeko erabiltzen denean ondoko eskemak suerta daitezke: Baiezkoa + Baiezkoa, Baiezkoa + Ezezkoa, Ezezkoa + Baiezkoa eta Ezezkoa + Ezezkoa; adibidez:

2.9.1.1. B + B

- ibili giñen bason ta gero afari yaten yon giñen - etorko dire iruretan eta belu ixengo da - ni etzen lotu nintxen eta eurok kanpora yon siren - txakurre du baltza, eta katu suri - len naye jenero ekarte nendun te oin gitxi

2.9.1.2. B + E

- yon gare etzera ta estu topa etzen - atzo jentes beterik egon da ta gaur estau iñor bere - etor dire danak eta ama esta etorri 2.9.1.3. E + B

- estu erosi eser, eta yan du dana

2.9.1.4. E + E

- esta etorri etzera, eta esteu geitxu

2.9.1.5. ETA KAUSALA

- bano belu da ta - alkondare erara yantzixu iruntzitxera dekosu te

2.9.2. BERE

- ekar dot baskari, eta ogi bere erosi dot - atzo esteu a, geitxu eta gaur bere esta etorri

Ezezko esaldietan aditza fokalizatuta dagoenean "egin" aditza ezeze "bere" ere erabiltzen da fokalizatutako aditzaren ondoan; adibidez:

- yon bere eseuden in gure - esta etorri eta abisa bere esteu iñ

2.9.3. BERE BAI

- amak in deu baskari, eta afari bere bai - il deudes ardi bi, eta auntze ba pere bai - txakete bere erosi du te alkondara ba pere bai - etorko da, nebe, eta lengusu bere bai

2.9.4. BERE ES

- esta etorko señe, eta aitxe beres - orrek estire yongo etzera, eta bearren beres - esteude ekarko, baskari eta afari beres - oiñ estau sorgiñik eta len beres - nik estot ikusi txe entzun beres - esta etorri esta abisa beres

2.9.5. BAKARRIK... ESPADASE... BERE (BAI)

- esteu bakarrik ekarko ogi espadase ardau bere bai - esta etorriko bakarrik ume espadase ama bere bai - estire etorri bakarrik eurok espadase neu bere etor nas

2.9.6. EDO

- ser gure dosu au edo beste? - selan edo alan ondo ingo du - umerik txikerrena etxa deude edo bota deude - sure, arrebek edo aistek, segun nori diñotzesun mutilleri edo neskatori - au erosi dot ba, emoteko señeri, edo umeri - biaja bi edo iru iusen

2.9.7. ALA

- ser gurosu a, ure ala ardau? - estaitx emekok badire ala bilbokok - yongo nas neu ala botakot ume?

2.9.8. BATA... BESTE

- bata Samudioko eta beste Lesamako - batek ekar deu ardau eta bestek ekar deu ogi

2.9.9. NEI

- bietara, esaten da batera nei bestera emen biek usaten dus - txikerra dala nei andi dala igual da

2.9.10. NEI... NEI...

- nei barrun nei kanpon beti daus berbas - nei bason nei gortan beti deku bearra - nei emen nei Bilbon niri igual deuste - nei arrastegin nei goxen naye jente

2.9.11. NEI... EDO

- nei seuek yon edo geu etorri bardiñ

2.9.12. EDO...EDO

- ori beti dabill edo solon, edo kanpon, beti dabil bearren - ori ongo da edo etzen edo tabernan

2.9.13. SEIÑ

- otamar urtekori estekotzet bildurrik esetan beres, bearren sein korritxen

2.9.14. ALDE BATETIK.... BESTE ALDETIK...

- alde bateti dekot bildurre ta beste bateti yon in gure neuke

2.9.15. PARTE BATERA... TA BESTE BATERA

- parte batera diñoude etorri gure deudela ta beste batera diñoude esteukela kotxerik

2.9.16. EZ... EZ...

- nik estot salduko es beye eta es idi - estotzo esango es aitxeri eta es amari - orrek esteude ingo berbarik es sues ta es nies

2.9.17. BAYA

Beronek esaldiak lotzean honako eskema hauek ager dakizkiguke: Baiezkoa + Baiezkoa, Baiezkoa + Ezezkoa, Ezezkoa + Baiezkoa eta Ezezkoa + Ezezkoa; adibidez:

2.9.17.1. B + B

- ori kanpoko ixen da baya emen euskere ikis deu

2.9.17.2. B + E

- atxiñe atxiñe batzuk itxeuden baya guk estu usa iños - etor dire danak, baya, ori esta etorri - etor dire danak baya esta etorri neskato - esan dotze baya esteu siñestu - yon dire danak baya, nebe esta yon 2.9.17.3. E + B

- ondo estau baya balio lei

2.9.17.4. E + E

- esta etorri baya estau ardurerik

2.9.18. BAYA/ETA ALAN TA DUSTI

- etorko dire iruretan eta alan ta dusti bere belu ixengo da - etorko dire kotxen eta alan ta dusti belu ixengo da

2.9.19. AUNKE... BAYA...

- aunke asko etor dire baya danak yango deude afari - aunke denpora txarra itxen deu baya, basora yongo gare - aunke kanpoko da baya euskeras ikis deu - aunke erriko da baya estot esetuten

2.9.20. ESPADASE

- ori esta berde espadase asule - ori esta emeko espadase plentziko

2.9.21. ESPABERE

- dana yan ber dosu espabere txiker lotuko sara - denpora ona in ber deu edo espabere etzen lotu ber du - ondo in ber da espabere baperes - emen imin ber dot espabere estau lekurik - yon ber du kotxen espabere belu elduko gare

2.9.22. ESE

- bai bai ese ni padakitx - kanpora urten ber gendun ese eskiñen kabiduten emen - barre naye itxen gendun ese pasa ekiun jenero bakotxik

2.9.23. SE

- eron gordosola se euri in ber deu - eser estu yakitxe ixen se emeti urten barik iños ba - ordun lotu siren ixilik, se klaro iñok espadaro eleye yan - baya denpora ona bada, ba urten itxen deude se lekurik esteuke, an barrun, eta ordun egon ber da sur,

2.9.24. SEIÑ

- ain da andi seiñ esta sartxen ateti - ain dau lodi sein gaixori para leitxe

2.9.25. ALANDASE

- alandase bakixu ser in ber dosun - alandase esin du eser bere iñ

2.10. MENPERAGAILUAK

Menperagailuen erabilera ikusteko, Goenagari (1980) jarraikirik, hiru menderagailu nagusi dugu oinarrian "-LA", "-N" eta "BA-". Menderagailu hauek oinarrizkoak izanik menpeko esaldi jokatu guztiak hauen bidez eta berauei eransten zaizkion atzizkien, posposizio, eta abarren bidez lortzen dira.

2.10.1. -LA.

2.10.1.1. Konpletiboa:

Menderagailu honen erabilera esaldi konpletiboetan aurkezteko, alde batetik esaldi nagusiaren egitura moeta bereiztuko dugu, berori baiezkoa, ezezkoa edo galdera ete den, alegia; eta beste aldetik esaldi nagusiaren aditza zein den, izan ere, geroago ikusiko denez, "-ela" edozein aditzekin erabil daitekeen arren gainerako konpletiboekin ez da gauza bera gertatzen, kasu baterako "-ena" ez dute aditz guztiek onartzen.

2.10.1.1.1. Baiezkoetan

- ene!, akorda nas erosi dosule - entzun dot txarto daola - entzun dot etor direla - esan deu ekarko deule - esan dotzut txarto daola - esan deu etorko dala - esan deude bier datosela - pentzaten dot etor dala - pentzaten dot etze salduko deudela - nik pentzateot orrek ingo deurela

Aditz honek ahalezkoarekin batera erabiltzen denean beste barietateetako "iruditu" edo "badirudi" adierazteko balio du; adibidez:

- pentza lei yan deudela

2.10.1.1.2. EZEZKOETAN

- orrek estau esan etorko dala - esteuste esan ingo deudela - estot entzun gaixorik egon dala ba

2.10.1.1.3. BAIEZKO GALDERETAN

- noas etor dala esan dosu? - nor esan dosu etor dala? - esan dosu etor dala? - ikus dosu, jente asko daula e? - suk pentzaten dosu etorko direla ala? - entzun dosu bier datorrela? - entzun deu iñok, ori emeko dala?

2.10.1.1.4. EZEZKO GALDERETAN

- estotzut esan erosi dotela? - estotzut esan a, nik ingotela ala? - esteude esan akaba deudela? - estotzut esan txarto daula? - estosu pentzaten etorko direla?

2.10.1.1.5. EZE... -ELA

- Mikelek esan deu ese beran lagune etor dala

2.10.1.1.6. ZE... -ELA

- pentza nendun se saltze dala - orrek esayen se gaur etorko dala

-ELA arestian ikusiko indikatiboko adizkiei ezeze subjuntiboari ere eras dakioke; adibidez:

- esayosu orreri datorrela - esayosu ekar dille dusti

-ELA subjuntiboarekin aginteraren hirugarren pertsonaren ordez erabiltzen da; adibidez:

- estille yan - ekar dille dusti - etor ditxela - estitxela yon

2.10.1.2. SEIÑ... -LA

- a bado etzera, igual seiñ estaitx ser in dakola ta negarres - nik ikus dot sera bere Logroñon, luki igual sein txakurren modun dabillela gixonaas

2.10.1.3. -LA GERUNDIALA

- neu yaten naula ikusi saitxut - afari yaten gausela argi yon daku - atzamarra ebai deu ba, bentane arreglaten dabillela - gorantza sosela ikusikosu - lore urtenta dekola ebai bean ta kamarara

2.10.1.4. -LA BERE

Egitura hau balio kontzesiboz erabiltzen da:

- gure esteula bere iñ in deu

2.10.1.5. -LA TA

- atxe da esti etzeko dala ta

2.10.1.6. -LAKO

Beronek hainbat funtzino bete ditzake:

2.10.1.6.1. Konpletiboa:

- fasillau dalako dekot - ekar deuleko dekot - olantxe dalako dekot - errespeto lar dalako dekot

2.10.1.6.2. Kausala:

- ori esta etorri belu dalako - estot in lorik kafe artu dotelako

2.10.1.7. -LAKON

- nau etor dalakon - nau ekar deulekon

2.10.2. -N

2.10.2.1. ERLATIBOZKOAK

Erlatibozko esaldi jokatuak emateko kontutan hartuko erlatibatzen den menpeko esaldiaren kasu marka; hala nola, kasu marka hori berori esaldi nagusian agertzen den ala ez. Guzti horren arauera, sailkapena egiteko ondoko erizpideok izango ditugu kasuz kasu:

+ Kasu marka bera ( +KM) - Kasu marka bera ( -KM)

2.10.2.1.1. NOR

+KM

- esa lei gure deun dusti - ori etor dan gixona kanpoko da - erosi dosun liburu, motza da - Gerniken bixi dana, gaixori tau - orrek gixonak ekar deune desaparesidu da - Bilboti ekar dune gordeta dau - emen dau suk in dosune - ernari dau ori beye ume itxeko daune, ume ingo dau -KM

- emon dotzet yaten ekar dosun txakurreri - diru emon dotzet etor dan andreri - au beskari da ekar dun andrentzako - in dot berba etor danaas - erosi dosuneas estau naiko

2.10.2.1.2. NORK

+KM

- orrek baskari in deuenak eneu esetuten

-KM

- au da, liburu dekon andrentzat - giltze dekona esta etorri - estot esetuten sues berba in deune - ego nas, señeas baya, ikusi saitxuneas - etor da enbra bat euskeras dakiñe

2.10.2.1.3. NORI

+KM

- ure emon dotzet suk a, diru emon tzesun andreri - emon dotzet diru seuk emon dotzesuneri

-KM

- esetuten dot a, esne gustaten dakon neskato - etor da etze gustaten dakona

2.10.2.1.4. NOREN

+KM

- au da liburu dekotenana

2.10.2.1.5. NOGAZ

+KM

- ori etor da, neu ego nasen señeas - ego nas suk berba in dosuneas -KM

- yosten dan makiñe apurtu daku - ori akordaten nasena, il da

2.10.2.1.6. NORENTZAT

+KM

- ekar dot au suk a, esne ekar dosunentzat - au da, liburu dekotenantzat

2.10.2.1.7. NOGAITIK

+KM

- pregunta deude guk pregunta dun andreaitxik - ori in dot seuk in dosuneaitxik

-KM

- pregunta deuden ume estau

2.10.2.1.8. NOGANA

+KM

- yon dire gu yon garen andreana

2.10.2.1.9. NON +KM

- ori yarri da su egon saren sillan

-KM

- yan dun maye apurtute dau - orre tatos gu goxen egon garen lekuti - koxi deude, suk itxi dosun lekuti - yarri saren sille apurtute dau - ixi deude a, taberne, a edan gendune - saparra barruko auro tausen leku kumak eta dausena

2.10.2.1.10. NORA

+KM

- gu yon garen basora doas - orrek yon dire gu yon garen lekure

-KM

- gu yon garen etze saldu gure deude

2.10.2.1.11. NONDIK

+KM

- orre tatos geu etor garen etzeti

-KM

- saldu deude etor saren etze

2.10.2.1.12. NONGO

-KM

- bota deude ni ixen nasen etze

2.10.2.1.13. NORAINO

+KM

- orrek yon dire geu yon garen lekuraño - orrek allega dire gu yon garen etzeraño

2.10.2.2. SUBJUNTIBOA + -N

2.10.2.2.1. KONPLETIBOA:

- orrek gure deude emen egon gitxesen - emen olga deyen gustaten date - gure ot etor ditxen ori - gurot estudia deyen onek - gure dot orrek ekar deyen baskari - gure dot oneri etor dekion lagun bet

2.10.2.2.2. FINALA:

- estot eskatu ekar deyen - irekatzi dotzet in deiñ - lagundu dotzet akaba deiñ - eraiñ txe osten osto pasate aken barriñ asenta ditxen

Ezezko esaldietan "EZ" ezeze "ZE" ere erabil daiteke. Azken hau erabiltzen denean erdal "no sea que" edo adierazi nahi izaten dugu; adibidez:

EZ - koxi ori ume, yausi esteitxen - ate ixi axe etor esteitxen

ZE - ate ixi dot otzitxu seditxen etze - ori ume koxixu yausi seditxen - koxixu gordosola euri in sedeiñ - orre teko bildurre kendu sedeyen - koxi señe yausi seditxen

2.10.2.3. - ENA

2.10.2.3.1. BAIEZKOETAN:

- bakitx illena dana

2.10.2.3.2. EZEZKOETAN:

- esta egi etor dana - enas konturetu emen egon dana - estau klaru etor dana

2.10.2.3.3. BAIEZKO GALDERETAN

- badakixu akaba deudena esta? 2.10.2.3.4. EZEZKO GALDERETAN

- estakixu akaba dune ondiño ala? - estosu iregarri emeko nasena ala?

2.10.2.3.5. ESKLAMAZIOETAN

2.10.2.3.5.1. GRASIK:

- grasiek etor dana! - grasiek akaba deudena!

2.10.2.3.5.2. SEGURU:

- seguru etor dana! - seguru ekar deune!

2.10.2.3.5.4. KLARO:

- klaro etor dana! - klaro ekar deune! - klaro in deune ori! - orretaringok klaro dausena emen!

2.10.2.4.-NIK

- estot pentzaten ekar deudenik - enas entera akaba deudenik - estotzut iregarri ba, emeko sarenik - enas konturetu emeko sarenik - estot pentzaten euririk ingo deunik

2.10.2.5. -ENEAN

2.10.2.5.1. LEHEN ALDIAN:

- etor nasenen gaur goxen ate ixitxe topa dot - etor danen baskari yaten on gare - an ego nitxenen agertu san - bason ibil nitxenen agertu san - sue i nendunen erre in san - akaba gendunen apurtu in san - ni yo nasenen ta euskere in deustenen nik alan in dotzet - etor nasenen ikusi sitxut - euri itxen asi sanen yo nitxen etzerantza

2.10.2.5.2. ORAINALDIA, EGUNERO:

- edur euri itxe yok otza daunen - erriko axe daunen aurrekoaxe esaten du - sentidute dau ume itxeko daunen orduntxe

2.10.2.5.3. GEROALDIA:

- akabaten dosunen yongo gare etzera - nik erosten dotenen etze, ekarko tzut ikusten - emen lotxe nasenen su ikusiko sitxut

Aditz trinkoak eta "izan"dun aditzak tempusaren arabera puntukari gisa agertu arren, bigarren esaldiaren aspektoak etorkizuna markatzen du; adibidez:

- bier satosenen akabaten ongo gare - baskari dakartenen ikusko tzut - etzera nonen ikusiko sitxut - datorrenen egongo nas beraas - suk gure dosunen etor seintxes - al danen etorko dire

2.10.2.6. -NETI(K)

- diñeudenetik, gero etorko dire - ikus duneti etorri ingo dire etzera

2.10.2.7. -NIK ONA

- etor sanik ona estot ikusi - ori ekarri eunik ona esta etorri

2.10.2.8. -NERAKO

- datorrenerako akabata ongo da - akabaten dosunerako etorko da - gu yon giñenerako yonta on siren - etzera etor danerako enas egon - emen daunerako belu ixengo da - txakurrek itxen deude ausi, sarata bat asmaten deudenerako

2.10.2.9. -N ARTEAN

- suok akabaten dosuen arten etzera yongo gare - ori itxen dosuen arten baskari preparakot - au yaten dun arten akabako du

2.10.2.10. -N BAKOTXEN

- datorren bakotxen afari yaten lotxen da - datorren bakotxen beti dau iñusentekerik esaten - urteten deun bakotxen beti dator belu - itxen deusen a, bakotxen saltxen deus

2.10.2.11. -N GUSTIN

- datorren dustiñ, dakar seoser

2.10.2.12. -N MODUN

- au in du suk esan dosun modun - imin du baskari amak esan deun modun - esango su gure dosun modun

2.10.2.13. -N ERAN

- suk esan dosun eran ingo du

2.10.2.14. -N LES

Egitura honek erabilera bi dauzka; bata, modala, eta bestea, kausala:

2.10.2.14.1. Modala

- ori in dot seuk in dosules - seoser onetara edo bestera ingo du, al dales ingo da - al dales ingo du

2.10.2.14.2. Kausala:

- gaur illena dales bearren yon gare - ori kanpoko dales estaki euskeras - buskentzak orde dekoles txarri iltxen badot suri eron bortzut 2.10.2.15. -N LAU

- ekar dot gastai bet, suk ikusi dosu lau - erosi dot alkondara bat aitxek deko lau

2.10.2.16. -N ANTZEKO

- ekar dot liburu bet suk erakutzi dostesun antzeko - erosi dot txaketa bat ama tekon antzeko

2.10.2.17. -N GAÑON/GIÑUN

- itxen deitxusen gañon gastaten deu - al dan giñun lagunduko tzu

2.10.2.18. -N MEDIDEN

- itxen deusen mediden saltxen deus - irebasten deuden mediden gastaten deude

2.10.2.19. -N BESTE

- ekar dot amak esan deun beste - erosi dot suk esan dosun beste 2.10.2.20. SELAN... -N

2.10.2.20.1. BAIEZKOETAN:

- ementxe ikusten da selan dabillen jente - konturetu nas emeko selan saren - iregarri dot emeko selan saren - ulertu dotzut bier selan datosen

2.10.2.20.2. EZEZKOETAN:

- estot ikusi selan afari yan deuden

2.10.2.21. ZEHAR GALDERA:

- estaitx nor etor dan - estaitx nongo dan - estaitx ser dan - selan apurtu dodan neu paneki

2.10.2.22. SEGUN... -N

- segun datosen yarri itxen dire - segun diñeuden bier etorko da

2.10.2.23. YAKE(TA)... -N

- yaketa asi saren akabaixu - yake emen gausen, ikusten yongo gare - yake dakixun dusti, esaixu seuk - yake etor saren lotu sitxes afari yaten

2.10.3. BA-

2.10.3.1. BALDINTZA ERREALA

2.10.3.1.1. ORAINALDIAN:

2.10.3.1.1.1. Perifrastikoak:

- amarratan akabaten badosue belu ixao da - amarratan afari yan ber badu, oin prepara ber da - bier yon ber badu oira yon ber du goixeti - ondo ikuste espadosu buruko miñe emoten dotzu - asko edaten badosu gatx ingo tzu - yongo gare, denpora ona itxen badeu - asko edaten bada gaixori para leitxe - eroste espadeude esin du eron

2.10.3.1.1.2. Trinkoak:

- ori badakastesu etzera erongot - ogi espadakarde estu afaririk yaten - espadatos ariñ, eskaitxues ikusko - arin badator ikuskot

2.10.3.1.2. IRAGANA:

- etzera yon bagiñen ikusi ingo gendun - denpora ona on basan basora yongo giñen - guk pasa dan urten gure ixen bagendun ilko gendusen palomak

2.10.3.2. IRREALAK

2.10.3.2.1. Perifrastikoak

- basora yongo balitxikes galdu ingo litxikes - suk ekarko baseunke ori, geuk erongo geunke - goixeti etorko balitxike eskeunke ikusko - etorko balitxike beraas ingo neuke berba

2.10.3.2.2. Trinkoak

- ori euskeldune balitze, geuges egongo litxike - diru baneko gustako litxikide ondo biste

2.10.3.3. AHALEZKO BALDINTZAK

- uxela etor balitxe!

2.10.3.4. BA... LES

- orrek gastaten deu aberatza balitzeles

2.10.3.5. BA... -LAKO MODUN

- orrek itxen dau berba badakillelako modun

2.10.3.6. BA... BERE

- estotzet emongo beluneko eskatuten badeus peres - denpora txarra itxen badeu bere esta lotxen etzen - ori estau geldi gaixori padau beres

2.10.3.7. ZEHAR GALDERA

- estaitx ekar badeu - estaitx etorri bada - ikus dosu afari yan badeude? - esteude esan akaba badeude? - esayosu ia, yan gure badeude giau - esayosu ia bier badatos.

[Aurkibidea]

Hosted by www.Geocities.ws

1