I

4. ERASKINA.

Eraskin honetan gure lekuko bategaz edukiko elkarrizketa baten transkripzioa ematen dugu; alde batetik, bertako berbeta arruntaren lekukotasuna izateko, eta bestetik, hemen jasotzen diren materiale gehienak jasotzeko erabili den metodologiaren zati baten adierazgarri gisa. Testuan lekukoari egineko galderak ere transkribatu ditugu, irakurleak testua beronen testuinguruaren barruan hobeto uler dezan.

Ume yayo ta osten ser itte san?

- yayokerako, orrek a, baya

Bautisa aton itte san esta?

- bai yayo ta sortzigarren egunen itxe siren edo lelautxu igual bai

Padrino ta euskera selan esaten da?

- aori estaitx

Eta famelikok ixete siren orrek?

- es, es, igual ausokok edo ixte siren igual ausokok edo lagunen batzuk edo

Eta amari erregalurik eta itte akon?

- bai, olan a, eroteuren olau, pastelak eta, bai

Eta orrek usenik eukitteun?

- otzarade, bai

Eta ser ixete san?

- erote sana ba, olau a, biskotxok edo anise edo olau jenerok Ollo ta es?

- ollo ixete san, yayote sanean, amari emoteutzen ollon saldea, ta gero aitxek yateun a ollo, ori egi da ademas, salde emote akon a, amari, ollon salde baya ollo gixonak yateun gixonak, ori egi da

Oiñ ori bere itten da?

- es, oin galdute daus orrek jenerok se, oiñ a, ume pere, estaitx, igual illebete taros bautisa barik, illebetek, bi edo iru oiñ, len es, len a egun bi edo irues erote san elixara esta?

Len jentek yakitteun bautisaten?

- estot esetu nik ori, baya emen estot esetu emen, emen a, emen estot esetu olaurik es

Eta ume artxeko batabat egote san?

- bai egote siren enbrak, amen bere ego san enbra bat, emen bueno urte asko dire, mediku barik yayote siren umek etzen, eta nire beste alden yayo siren iru ume, mediku barik, emen a, orretan a, sertxe san enbra batek a, ak artxeun a kargu te, esan pasten eser ondo sertxe siren, selan da ba, Dolores geitxuteutzen barres, Dolores, emeko enbra gastek nire aldiñ, ni ume ixe nitxenen a, danari ak, berak sertxeutzen a

Usena selan elejidute san?

- usena ori arten yayo baño lelau ori ya sertxe san yayo baño lelau, aitxeamak edo guresok imintxeuren lelau a, mutille ixen, au bada au usena imingotzu neske yayoten bada au imingo tzu au usena, ordun pentzate sana igual ba, bueno fameliarten, ba ia ba, mutille ixeten bada imingotzu ba Jose Luis, edo Juan Mari edo dana, ta neske bada Marikarmen edo Begoña edo dana, pentza itxeren lelau

Eta umen erropak eta seintzuk siren bakixu?

- pañalak eta gero, nik esetu dotena ta oiñ pentzaten egote nas ni, selan san, euskera garriko garriko faja, garriko esta, ori garriko oiñ umeri estake imintxen ori buelta ta buelta ta buelta emoten, estutu itxe siren umek, paxe edo garriko lau, bueltaka bueltaka, oiñ estake umeri ori imintxen, gero troñuk a, ta oin beste jenero bat, len umek goradi txe oiñ beradi imintxen dire kuman

Gora adi seaittik?

- len goradi beti umek, beti goradi txe koxieskeron bere, es imiñi beradi goradi ume eta oiñ beradi imintxen dere e esta egi? ni ikeratute egote nas, estaitx ni pa seaitxik len a, guresok esateuden es imiñi beradi ume, goradi imixu, goradi imixu ume

Eta pañalen ganen eta ser imintte aken?

- olau faldoi antzeko, olau ser bat imintxeaken ganeti a, olau a, ser bat

Eta egoteko lekuri selan esaten dotzesue?

- kume, bai kume, ta eraiñ, apurtu i neun nik, semen ba tekot nik, eta, gauen eseun itxen lorik aren bere, bapes lorik, beti negarres, ta oyan kontra ba, eraiñ txe eraiñ txe apurtu i neun erruede, yausi san bera apurtu i neun kume, yausi i san erruede apurtute bera bai, txe kamaran dekot, mutiltxu be tekot nik, bueno mutille makiñiste da, baya okerra, gauen eseun itxen negar baño, eta goixen gu altzaten gintxen goixeko lauretan se esne ekarri ber san Bilbora andre, andre yote san Bilbora esnekas eta lo in gure ba, se baserrin bear in ber ta ibilli nitxen a idikes, ta beyek yatzi bere goixen lauretan, estasiñora biaja bi txikon, eta logure ba, ta gauen itxi es lo itxen, eta eraiñ txe eraiñ txe akabun erruedak apurtu

Beyekas eta ibilitte saus, selan esaten dako, adar onak dekosenen?

- adar ona tekos busterrireko edo setako? se ixe litxike igual adar ona tekos, baya busterri imintxeko

Adarra esaten dosue edo beste era batera?

- armere bere bai, armere ona deko, armere ona deko esaten da adarrak ondo badekos, ori da armere ona, apala bada, apala adarra baxu, armere baxu igual apala da, apala adarrak baxu, kurtzetara orre tire apalak, eta onek gorako tire armere onak, se armere ederra deko e? ederra armere

Busterrik nondi ataraten dire?

- baya oiñ, busterrik iñ itxen dire, se ekarte osu busterri intzalle, nik busterrik etzen in doas etzen neuk es, orretan sertxen direnak ekarri gixonak, artxeutzes megidak, eta imintxeutze busterri librateko adarra se igual a, kurtze itxen dire, alkarreas yo adarrak eta ori kurtze kentxeko busterri in ber dake euron medidan ta ordun libra itxen dire olan

Eta bata besteren ganera donen?

- errimeka, eta eske, eske bakixu ser dan eske? eske da geitxu itxe alkarreri, geitxu, ori da txarrau, errimeka itxun itxen dire sartara itxun, eta beste da eske, eske da geitxu itxe alkarreri

Eta kontrara bada?

- olan besok kanpora atara? sarten ganera, sarte bakixu ser dan esta? gurdin sarte? ara itxen dana ori da errimeka, itxun itxen dire ara, trabe imintxe aken len, trabe erdiñ, olau puntatxu be tau, imiñi in dien, baya eseun balio orrek, eta au besok barrure eske

Bat aurren yoten da gero solon?

- nik a, asikeran bai nik a, idik asko euki doas, sekorrak a, ekar doas gastek etzera, asikeran bai baya gero ariñ irekatzi in dot a, nik idiri ariñ e

Eta aurren donari selan esaten dako?

- itxaurren, itxaurreko

Su te are pere kate bat esteke?

- arek, bai arek kate deke, sartxen da gurtede, bakixu ser dan gurtede?, gurteden sartute a, kate

Eta orren usena?

- lankate, bai, lankate, baya enjeneral kate

Eta bason trongok eta bajateko?

- lankateas, eldu, eta idikes baxa edo altza gora edo, esteko orrek beste serik es, eldu kateas edo lankateas eta gora edo bera idikes a narran, narran arrastras, bueno, ni paño obeto dakixu esta?

Su te umen kontues, yatekorik eta itte san?

- bai itxe san, oidalau! bai itzela itxe san, selan esate san ba?, itzela, konbite itzela itxe san a, bai fameli dusti txe, txokolatade itzela itxe san bai, baya estaitx usena ba

Eta emote uden aittebitxik eta?

- bai emoteuren bai, ordun esan egon ordun gitxi egon san, elispen bere sartu te osten bota baya gitxi, esan egon ta

Eta gitxi emoten deuneri?

- siku, siku, ori siku da a, esku siku da ori, esku siku

Eta gero aittebitxik eta erregalurik itteuden?

- bai, urten urten bai, ori userio beti egon da

Eta kunpleañosak eta selebra itte siren?

- bai itte siren bai, es oingo les e, oiñ eskontze baño giau da, oiñ eskontza bate lau da, oiñ a, eskontza balitxe les itxen da oiñ e?

Eta len ser itte san?

- gausa gitxi se esan egon a, oin gera fasille esan egon

Oñes irekasteko eta ser itten san?

- oñes irekasteko imintxe akon olau a, bufanda bat, gure ama difuntek umeri imintxeutzen amarrata emeti garritxi olau bufanda sar bat, eta andi itxeutzen, ta andi aste sire a

Eta pausuka asi baño lelao ume selan ibiltten da?

- pausuka asi baño lelau lau txakurren, bai lau txakurren ibiltxen da

Eta laudardan ser da?

- laudardan da otzaaitxik, temblando, laudardan

Eta agiñek urteten asten dakosenen selan esaten dake?

- bai, a esateuren se ontxe datorkos agiñek a urteten se badekos errementaten uyek, uyek, uyetan ierte akon selan datosen agintxuk kanpora, errementaten bitze dariola egote siren, adurre, adurre dariola, beti adurre dariola Eta berari selan esaten dako?

- txatxurre pe bai, bueno, agiñek nai txatxurrek bai

Agiñekas ser itte san yausten sirenen gero?

- agiñek gorde itxe siren, agiñek gorde itxeusen a, estaipa setarako ba baya agiñek gorde itxe siren

Eta tellature ta bota es?

- estot esetu baya entzunte dekot e, len entzunte badekot nik suk esan dosune

Len eskolara eta gero nos asten san?

- eskolara bueno nire aldiñ edo gero? nire aldiñ? bueno nire sasoiñ esin konta lei se nire gerre aldi ixe san ta nire akabu ixe san, nire ixe san txarrena, se ni ixe nintxen, bueno ni nas ogetairun yayoko, ta euki neusen ordun amaka amar urte, amairu baya eskole ba gitxi euki gendun se gerren asuntues ba esiñ eskolara eldu

Baya ostantzen senbet urteas?

- sei saspi urteas eskolara, oiñ a umetxuk yayo ordureko dos eskolara, yayo ordureko

Eta non egon san eskole?

- amentxe elixan ondon, bai aor elixan ondon daune? or elixan kontra daune emen, gosela emen elixan aurren daune, or a oiñ a, or egon san, ni or ibil nintxen eskolara

Eta danak orra?

- bai emeko errikok, ba ordun, senbest egon gintxen bost sei, ba baserrik lau bost etze egon siren ta

Eta danak batera?

- danak batera bai, bueno neskak egon siren alderdi beten eta mutillek besten, baya edade dustikok, maixu bet euki gendun, esan on giau, bat esetu nun, mutillentzako bat egon san bai

Eta bearren bere ariñ asiko siñen, esta?

- bai asi in ber, gaste gastetarik, ni asi nintxen umetan gerra osten amabost urte okiko neusen, eta asi gintxen or bean Larrabasterren, papelera bat egon san, eta orra asi nintxen, ba esan egon dirurik eta, gose! an sasoi txarra ixe san nire, nire ixe san sasoi txarra, eta asi nintxen ta lau peseta irebasten, amabost urteas, amasei, lau peseta, eta ama difuntek a, amabosten pagateoskun te amalau ogerleko ekarte neusen ona, amabosten beiñ, amabosten posik ama koitxede, amalau ogerleko, amabosten beiñ, errelebotan, papeleran or

Eta etzen bere bai gero, esta?

- bai etzen bere bai, beti, gero orti urte neunean, urte neun a amasaspi amasortzi urteas etzen gero eta gero afrikara toka aten serbitzora afrikara, Melillara toka aten an i neun ogetasaspi illebete, Melillan, a bere toka aten, ta aitxek euki neusen sarrak aitxek iruritabost urte intxe ta ama pere irurotak ta or bere i yeustean emen Sopelan bueno orrek jenerok estus emen sertuko esta? paperak i yeustesean, eta illebetegarrenen etor san a, sera se, kea! serbitzora yon ber dotela denuntzian bat emen erriko, se nire aitxe...

Eta an ondo?

- txarto an bere Afrikan, ogetasortzi illebete, txarto, sorri, gose, sano txarto pasa neun

Senbet urteas asten san ordun ba yolaserako ta?

- bastante sartxue ya amasei, amabost amasei urteti e orti gora aste siren umek e?

Eta non ixete san emen?

- emen yolasa egote san emen lengo ayuntamintxu esetu sendun suk? or ego san olau portikotxu bet esaten tzu guk or ego san yolasa, gero emen frontoiñ, gero emen yolas andi itxe san, ta etorte siren Urduliskok, Barrikekok, Berangokok eta orti asi san ya gasteri a sertxen giau

Len astu daste serbitzure yon orduko lagunen arten seoser itte san?

- a despedide esan gurosu suk? ba, despedide bai itxe san bai

Eta gero urten urten edo kintok batu itten dire?

- emen esta itxen ori

Eta despediden diru edo batxen san?

- es, diru emen a, gero badakixu nos batxe san diru? baya ordun bere, santageda, ordun bai itxe san afari txe ordun batxe san diru baya, ordun bere gasta itxeko, afari yateko, erriko tabernan itxe san

Eta santagedan bertzok eta bakixus?

- astute dekoas, orrek danak nik yakin doas danak

alkate jaunaas egon in gara atzoko arratzaldean permisu emon in dosku ibiliteko bakean

astu in dates, orrek gause politxe tire, bai politxe tire orrek danak, orrek a bier igual eukiko doas ba memoriñ, baya oiñ a, ordun a, emen beste ser bat ixe san ta gauetan bere gabonatan kanta itxe san tabernatan bere, kuadrillak a, imintxe ba, oiñ estau olaurik, orrek akaba siren, estaitx ser pasa dan, lengon egon gintxesen berbetan ba, esaun batek, aurten a, kanta in ber du, len emen e, gabonatan gauen kuadrillak kantaten ta gero majo illunden etzera ta, oiñ estau olaurik, akaba da ori

Kanpora bere jente ta

- bai gasteri bere oiñ esta lotxen errin bere, gitxi lotxen dire ta, es emeti kanpora do jente

Eta nora dos ba?

- Algortara ta, Mungire dos asko

Bertzolaririk eta egon da emen?

- emen lengon ieutzen omenaje, emen Eusebito, Sopelako, olau txikitxu be ta ori

Eta gero estau besterik, au Txori?

- bai orrek testolarik, bertzolari edoseiñ esta e, testolari da Jose, Joseas ego nas ni afaritxen ta Jose mutil majo barres

Selan dabil?

- ondo dabil bai, semeas atzo ego nintxen orrek Algortan bixi dire, orrek bear asko itxen dere fiñek mutillek

Eta ostantzen esta egon?

- es esta egon, nik estot esetu emeti, emen ingerun

Eta nobio nobiatan asteko ser itte san?

- ordun a, ni asi nintxen enbreas, dekoten enbreas klaro, Urdulisen egon san ordun yolasa ta asi gintxen Urdulisera yoten, asi gintxen yantzan ta nire andre ibil san ordun Gatiketi Algortara esnekas, ta ni bixi nintxen emen a, seren, estasiñon ondon, baserritxe lurrek eta ortan bearren ta beti a, ba orti koxi neun a, olau seosertxu a, enbreas ta asi nintxen ba yoten Gatikera, lengo biaje i neun ta bueno, olan asi nintxen ni dekoten enbreas

Eta guresok seoser itteren?

- len egote san ba, ni eskondu nintxenen esan eon e, nies esan egon baya egon dires su tiñosun gureson tarten a, guresok a, interbenidu, eurok sartu, egon dire orrek kasuk bai, egon dire bai, entzun te ikusi bere bai in doas orrek jenerok

Eta selan itte san tratu or?

- tratu ba or itxe san ba seme ia selan dan selau kondisiñotan basarri ia berana bada, ia lurrek itxi badotzos aitxek semeri

Guresori eskatu ber aken? - a, ori bai itxe san bai lelau, yon guresokana ta eskondu in ber du te, berba itxen guresokana, yon ta bueno eskondu itxeko uste deku, te itxe san bai

Errikori esei aken gustetan kanpokok bertako andrakas ibiltte esta?

- niri pasa aten ori, majo dator ori, ederto dator ori, ni asi nintxen oin dekoten enbreas, Gatikeko, esan tzut Gatikeko da nire andre, eta ori neske, enbre dekotena ibil san Butroiko mutil beteas, Jose deritxo usena, eta esaeutzen andrek, bueno, nik a, es etorri giau se enabil sues, esautzen mutilleri, ta yo nintxen ni beraas, egon san baserri altu baso, eta sano bide txarra, eta yo nintxen, eta baserrin ondon urten eusten berak, Josek, urten eusten a, ta pasa san a, muna ganen, muna ganen eta, altu para san ta, yo nintxen ondora ta, oin dekoten andren ondon, eta esa neuntzen se Jose, sure bide da emeti ara kamiñora ta nire da baserrire, esa neuntzen, ni no oneas baserrire ta su kamiñora, ori esa neuntzen, giau eseusten berbarik iñ, asarratu in san Ta fama txarra Laukistarrak, esta?

- Lauskistarrak okerrak, laukistarrak, bai, bai, nik estot euki tropiesurik, aori eiki neun, aori bai, bai eta gauen bere arrik eta bai bai,

Satzetan ibili ser da?

- bai, ori loye da baya bai, loye da baye ori esate san bai, loye da, oiñ esta olau berbarik esaten, baya, oiñ txarrau, baya ori esate san bai.

Nobion denpore bere luse ixeten san esta?

- bai, ni saspi urten ibil nintxen ia, ogetabat, ogetabi, otairu, otalau, otabost, otasei, sei urten ibil nintxen neskeas ni, dekoten andreas, eskondu arte

Olan ixete san, esta?

- bai, ordun bai, giau bere sortzi txe amar urte bere bai, oiñ amabosgarren egunen eskontxen dire, edo lelau

Eta gero aparta

- oiñ, oiñ, len esiñ aparta, oiñ apartaten dire lelau

Len bere bai, esta?

- baye len gitxiau, oiñ eskondu te amabosgarrenen aparta itxen dire e

Orreri selan esaten dako?

- bixi alargun bai, bixi alargun bai, gitxi, gitxi, oin pasten dire giau, bueno giau gaus Txarto ikusite ongo san, esta?

- txarto, eta erri dustik a, ba, emeti danak yakitxeuren, Sopelan pasaten basan ori, lau errien sabaldute egote san, su Sopelan au pasa da

Iños entzun da eskondu barik alkarreas bixi ixete ta?

- estot esetu, esetu, bueno estot a nik a

Eskondu baño lelau elixan seoser itten da esta?

- bai, eta testiguk, bueno testiguk, bueno testigu esan dot nik, baya testigu esta ixao euskera, baya yote siren firmaten

Baya ori baño lelau abadek...

- a bai, mesan, mesan ia batabat keja bada, geyerak, bai, nik ori entzun dot beti, sayetza pere bai, orrek biek ondo daus, geyerak eta sayetzak ausi bai, onexe tire biek ondo dausenak, ondo daus

Eta despedide?

- bai, despedide bai

Gixonak bakarrik?

- bai, gixonak, gixonak

Erregaluk itten siren?

- bai, itxe siren bai, se despedidatan ba bakotxak imiñi aonenbeste imingo du bakotxak au erregalu ingo tzu oneri, eskontxen danari, afari bere libre ta, au erregalu ingo tzu danon arten, lagunen arten

Padrinok nortzuk ixeten siren?

- padrino, estaitx nik, lagunan bat edo lagunek ixete siren, fameliko esta ixen ber, es fameliko esta ixen ber, padrino ixeteko

Gero jateko oingo modun?

- bai, basarriñ itxe san, oiñ a, oiñ a, basarriñ esta itxen, ta ondo itxen deure se bearra baño estau, baya len basarriñ itxe san ta sobrate sana aste dustireko yateko yan ber da

Eta biajerik eta itte san?

- bai, biaje bai, bai, ni Donostire yo nintxen, bai Donostire yo nintxen amabost egun, bai diru akaba san ta atzera etzera, batzuk biajen esiñ yon, nik amabost egun i neusen baya, geyenak, emeko gasteri ordun Donostire, oiñ e, Jesus!, oin bados igual a

Konbidedutze itten da ondiño?

- urten beiñ, konbidedu itxe siren, kasu beterako San Pedro tire emen famaduk esta? ta San Pedrotan etorte siren osabak, Urdulisen dekot nik osaba bat, da Barriken ta, etorte siren etzera, urten beiñ, San Pedrotan, erriko yayetan, erriko yayek famaduk San Pedro

Ori kostunbre ondiño itten da esta?

- sano galdu da e? sano galdu da, guren galdu da ta gayotan bere aurki, sano, sano galdu da bai, sano galdute dau ori

Gero sarrak eta eskontxen sirenen seoser itte aken?

- a mutil sarra esan gurosu suk?, a mutil sarra eskondu da, fulano eskondu da mutil sarra

Esetu dosu senserrade?

- bai, olau bat, tapakas ta, bai itxe san bai, gauen bai, sarate bai tapakas ta, bai mutil sarra, fulano mutil sarra eskontxen da berrogei urteas, oin berrogei urteas gaste da, neuk, sure edade ingeruko seme dekot nik, semet urte dekosu suk?

Ogetamairu

- Jesus! nik mutille sarrau dekot, otameretzi dekos, ta solteru dau, esta eskondu ingo ori, marino da, makiniste da bai, eskontxeko usterik estau, esa neuntzen se ni enas ingo aitxitxe se il in ber dot laster ta aitxitxe in barik ilgo nas, esa neuntzen lengon, enas ingo aitxitxe

Su te suegro ta suegra selan esaten dosues?

- osabe ta ixeko, a!, orre tire, giñarrabe, eta aue, sera

Eta gero baten bat iltten sanen...

- mese, mese ta gero errosariok gauen itxen sirenean, amabost egun itxe siren ese etzen nire aitxe difuntu te ama il siren emen, amabost egun direlako edo iru aste, iru aste amabost egun dire esta? errosariok itxe siren illunden, illunden, sortzi bederatzi, segun selau a, ude bada belutxuau ba negu bada arintxuau bai

Eta bertan gorpu daola, gauen?

- bai, bai, gauen, bertan gauen itxe san, eta gero ba sortzi amabost egunen Eta gaueko orrek se usen deko? - selan deko orre pa? beste usen ba teko bai, ilbegi edo, beste usen ba teko bai

Eta gero eron itten da?

- bai lepon, lepon e, ordun lepon erote san, es oin les a

Eta nortzuk eroteren?

- anderolak, anderolak ixete siren, ausoko gixonak eta, anderolak, orrek eroteuren ta orreri beskari emoteaken gero, beskari pagata eukitxeren, sopa itzelak yote siren gero etzera, bete bete intxe

Gorpu sartxen da kanjan?

- atauten, ordun besok eukitxeusen atautek, besok eukiusen e? oiñ esteukes

Senbet yoten dire lau?

- bai, bai lau, luse bada bide, luse bada, kasu beterako, Kasarriñeti ona ba bide luse da ba, erdibiden ba beste lau paraten dire

Gero lotu non itten siren?

- bai, kurtziotan lotxe siren bai, errosario edo olau seoser erresateuren estaitx ser, baya bai

Eta seoser emoten san?

- bidetan estot esetu nik ori, biden estot esetu, nik neuk e

Eta esetu dosu abaden aurretik andra bat ogi beteas edo?

- emen estot esetu, emen estot esetu nik ori

Elixan gausa batzuk imintten siren?

- bai kandelak eta, oin bere usaten da ori, mantel suritxu bet imintxe an, ta kandelatxuk an, aik argi in deyela, da selan deke ori ba, nire andre padakix baya ni pa, enbra tire ni baño serau orrek jenerotarako, enbrak, orre tire surrauk, bakitx usena baya estat a, estatost, baya enbra tire elixako jenerotan gu baño sertxuauk, se ni elixara gitxi yote nas

Eta token usenak bakixus, seiretan ta?

- orrek ixete siren illundeko amaitxekok, amaitxekok esate akon orreri, illundeko seiretan, amaitxekok, egurdiko amabitxen, selan dako orreri? ordun aldeanuk a, txapela kendu te sera itxeuren a, solon, erresa itxeuren, enjeneral emengeyenak itxeuren, gure aitxe difuntuk beti ieun, txapela kendu te amabik yoteun an, tan tan elixan ordun, ta illunden ba seiretan ixete siren elixako amaitxekok, ordun amaitxekotan a, neskak eta etzera yoten siren e, es oin les gaueko ordubitxen iruretan e, ordun amaitxekotan etzera, se nire andre anditxu dala amaitxekotan yon ber ixeteun etzera, amak espabere egurre, bai

Su te bei betek umarik itten espadeu selan esaten dako?

- ai a, umarik itxen esteunean, umarik estekonean? ba, au beye arra da, gure aitxe difuntuk olan esateun, arra da au ta au kendu in ber dosue, txalik estakar, ta au setan eukiko du gortan esteko esnerik, esteko txalik, au arra da, antzu bere bai, orrek bie tire orrek, arra ta antzu bai, biek

Ardik eta euki dosus?

- ardirik estot ibili, idik eta beye pai, baya ardirik es

Eta ostantzen ser giau oten san?

- txarri bai, txarri beti, txarri beti euki du

Or bere erregala itten da seoser?

- bai buskentzak, ni ego nas mutiltxu, txikerra nasela, buskentzak eroten, etzeko fameliri ba, eta posik emoteustesen a txokolate edo pesetatxu bet emoteusten, posik otzaratxure bota ta etzera intxurrek batzuk eta posik, buskentzak orde sor

Ori ondiño itten da?

- sano galdute dau, sano galdu da ori bere, sano galdu dire ta nik etzen beti il doas txarrik, eta nire fameli pere ekarteuren buskentzak gurera, gu pere eron, oin galdu da ori

Ollok eta esetu dosus?

- ollok bai, ollok ederrak euki gendusen bai

Asalbako arrotzak se usen deke? - bai, ori ya da ollo, ollo ya kantzata daulakon ya, ori arrutze itxen deun ollok ya arrutze gitxi itxen deu, mintzedun arrutze in deu ollok esateun gure amak, ori ollo galdu da se orrek esteu ingo arrutze giau esateun gure amak, mintzeas in deu te

Eta gero gaixo estere ikitten emeti?

- bai, samati, bai, luma pere, emen, bai sarritxen luma barik ibiltxen dire

Eta miñ aspin itten dakena?

- bai sertxu bet, ta kendu itxen dake a, miñen aspiñ, gure ama difuntek itxeutzen ollori ba, se ka ka ka parate siren e, eta ama difuntek a kentxeutzen artesitxukes bai, eta atarateun firutxu bet eta majo parate sire, akordate nas bai, pipitxe bai, pipitxe kendu tzu esateun gure ama difuntek, kendu dotzu pipitxe ollori majo dau, pipitxe bai

Eta eurok leku beten lo itten dere esta?

- guk a iki gendun ordun a, ollotoki, oin les es, oiñ a, kañabera batzuk imintxe, kañaberak eta ara yote siren lo gauen, goitxegi edo san es, usena deko bai, olau otzara sarretan ta imintxe bedar siku bota aspiñ txe olan arribola bat aspiñ imintxe an, abixeri, abixeri imintxe san an, bai abixeri imintxe san an, usteldu itxen dire

Su te estramiñe ser da?

- a bai, estramiñe bakixu ser dan? ganaduk yateko, eta bakixu estramiñe altu te kate laburre ser dan? txarra, gose, estramiñe baxu ta kate luse ber deu, ordun bauko yateko, baye kate laburre ta estramiñe altu bada estau e?

Eta kanpon imintten dakena?

- orti bai, olau parrille, parrille imintxe baya emeti estau, esta usaten, ori da gitxiau galtxeko, se andi koisten deure eurok ber derena ta bestera aspire botaten deure, euron aspire, isterretara ta sapaldu itxen deure, eta orretara estere galtxen, andi koisten deure, orreitxik imintxen deure ori parrille, andi koisten deure eurok ber derena

Gero batzuk sulo bat deke gortan sekortu itteko edo

- a beye sartu an, esta? fasillau koxi sekorrak, ori bakixu seaitxik itxen dan? sekorrak fasillau koxi dein beye, ori ulertuten dosu esta? kasu beterako sulo intxe beye imintxen da amen bean ta obeto koisten deu sekorrak Eta ori emen bere egon da? - egon san, oiñ estau, oiñ esta itxen olaurik, atxiñe bai, oiñ ademas semenak eta orre taus, oiñ estau olaurik, or a, lagun betek iru sekor dekos, iru sekor, ta ak a, esteu itxen olau sulorik, se esta ber ademas

Len sekorra leku baten edo egongo san, esta?

- Sopelan ba paño esan egon, eta paga itxe san diru, eta ba paño esan egon emen, eta gero emeko sar in san ta kendueuren ta Barrikera yon ber, Goyerrire, emen beye artute ara yon ber, ni yo nas etzeti ara beyeas

Eta paga?

- bai, paga, bai, baya ordun sei ogerleko, ordun sei ogerleko asko ixen siren, oin mille peseta, ari yaten emon ber dako, ak a, ori bearra baño esteko ta, olan itxe san

Eta gero sosiedade moduko ser bat egoten san, esta?

- bai, bai ori ixete san, erremendade, mayordomu te tasadore, mayordomuk eroteun kontu dusti ganadune, ta tasadorak yote siren ganaduk ikusten ta mayordomu es, tasaten, illen beiñ edo pasate siren errebiste paste san a, ganadune, ta kasu beterako beye badau a, bost edo sei illebeteko ernari, ba presio gitxiau deko, ba badau ume itxeko ya denporatan balora giau in ber dako, balora giau imintxeutzen ba, mayordomuk, ori da mayordomu te tasadore ote siren

Gero errematak eta ingo siren esta?

- errematak itxe siren errin bai, kandela mutu, imiñi kandele, ta geyena emoten deunek, ba bos kilo daus emen, semet emoten dosue? ba bos kilo, bost ogerleko, bestek sei, olan yote siren, ta au da kandela mutu, kandele amata sanean ba, akaburengo a, sertxeunen, ariñ ixete san, bos kilo, lau edo bi edo dienak, olan itxe san

Beye ernari dau artxe deunik gora?

- danak esteure artxen e, artxen badeu bai, ernari, bederatzi illebete

Eta txala itteko daonen?

- beyek ointxe ume in ber deu se, asurrek apurtute dekos esateun gure aitxe difuntuk, emen atzen asurrek a sabaldu itxen dakos, ni padakitx ori se Eta sentidute ta? - bai sentidute dau, urek bota ber ditxu, eta es yon etzeti esateun gure aitxek, es martxa se beyek a ume in ber deu, se urek bota ber ditxu

Txala in tte osten ardau te emoten dako?

- ordun ardau emoteun, eta fregasiño lepoti, ta manta, manta ondo, frega lelau, ta mante imiñi, eta oiñ esta itxen ur bero ta saye, sai sabala, ta ur beroas, oiñ esta itxen olaurik, oiñ ur otza emon bere

Ta gero altza eraiñ in ber dako esta?

- bai, se espabere odola otzitxu i leitxe bai, altza in ber da beye bai, se espabere an lotxen da ta odoletan do igual, gero euki ber da kontu andi beyeas, ume iñ txe ostean, umetoki a, umetoki botakeran, aor lengo aldin nire laguneri bota dotzo, umetokies matrise, kostaakun sartxe, esin sartu, or otzaas eta sartu orduko goxeko ordubietan, persona lau, igual igual da ganadu

Ganadu gorri berbe entzun dosu?

- ganadu gorri bai, orre tire, onek a, daus oiñ a, gorrik okela ganadu esaten dotzu orreri, okelarak, baya enjeneral a, ganadu ona esnerako olandesa edo pintxe esaten dotzu, pintxe da onena esnerako, baya au dau beste suriske gorriske, asturianu, asturianu, okelarako dire orrek, okele itxeko

Eta au a?

- espil suri? bai espil suri

Espille beste seoser esta?

- bai, bai, aitxu selau espille in dosun, bai, ama difuntek esateun aitxu espil majo dekosu oiñ alkondaran, bai

Ganadu txikerretan arra ta eme diresela esateko berba batzu taus esta?

- bai, sekorra ta begai, begai da emen, eta sekorra arra, ser yayo da? ta begai yayo da

Urruse ta es?

- bai urruse esaten da bai, urruse ixen da? baya guk enjeneral begai txe sekorra

Ta gero ganadu garbittuteko ser usaten da?

- bai, sarrantxe ta sepillu, sarrantxe bakixu selau dan pintxo batzukes eskuti olan artxen da ta, sepillu, sepillu erdera ixao da baya, beste usen bat eukiko deu igual oiñ, eskubille badau esaten deutzena bere bai e

Ta gorte seas garbittuten da?

- atxiñe gortak oin les esiren oten e, ote naye ta, Jesus Maria, ta gero atara esiñik andi, satza esaten du guk satza, esiñ atara, ainbeste ingetute ote san, ote ta ote, oiñ a, bakixu imintxe daus gortak ormigoyas ta, oiñ ondo daus, baya len a, igual a ille biñ a, gorte atara barik ote, eta gero ganaduk gora lastegi yoten, lastegi bakixu ser dan, esta? lastegi

Eta lastegin ganeko?

- lastegin ganekori? a, goitxegi estaitx, goitxegi, guren esan egon besterik lastegi baño, guk esgendun euki gorte ta lastegi baño, bea yoten ta satzak atarateko gero errementa in ber kakoas, eta kako es oin les a, lau ortzako, ortza biko, ortza biko kako, oin lau ortzako dau bosteko, baya ordun ortza bi, errementa in ber aik ataraten

Eta gurdin?

- bai, gurdin idikes, bai, idik dekosenak, eta osten beyekas

Eta nora ataraten senduen?

- ba, solotara, saspillo eukitxen gendun e? ta gero saspillo ona intxe gure aitxek itxeun area bota, santzan ganeti iru lau gurdi are, ta kontzerbaten da satza ederto, mardo egote san satza, gero aste san solok sertxen, asitxe ote san satza ederto ote san baya areas tapata, baya gero tapa itxeun sasies edo oalu txarrikeries tapa gane, saspillo

Eta erratura eta itte siren?

- erraturak itxe siren baya, gitxi e

Ori setako ixete san?

- ona da errature solontzako e? ona, errature da gauserik onena solon, au solo, kasu beterako, itxen badosu emen lau pillo ta erratura, sabaldu, eta labra urreko urten esun esun, goso goso lurre, imintxen deu gosotute lurre erraturek, baya goso e?

[Aurkibidea]

Hosted by www.Geocities.ws

1