Bruselara txangoa
·Orrialde nagusia.

Uztailak 19
Belgika herri oparoa da, eta herritarrek gogo handiz erakusten dute: Belgikan edonork du gama handiko berebila, Audiak, BMWak... edonon ikus daitezke, eta ia ezinezkoa da Euskal Herrian hain oizkoak diren berebil txikiak ikustea. Belgikan nuen kontaktoak, Pierrek, adierazi zidan legez, belgiarrek aberastasuna maite dute, eta diru asko dutela erakustea gogoko dute, nahiz eta horretarako soldata guztia xahutu eta zorrez behar izan. Aipagarria da, baita ere, eta beti Pierrren arabera, Lovainako etxe askok kortinarik ez zutela, egongelan duten "aberastasunak" erakusteko asmoz edo...

Bruselan sartzeko Lovainarekin lotzen duen autoestrata hartu eta segituan Bruselako negozio eta politika auzoan sartu nintzen. Auzo honetan sekulako eraikinak ikusi ahal ziren, ez oso garaiak, baina materiale eta arkitektu onenek eginak. Bertan dute egoitza diruetxe eta finantza entrepresa garrantzitsuenek: York Berriko diruetxea, Bilbo eta Bizkaiko diruetxea, edo edonon ikus zitekeen Fortis diruetxea. Diplomatikoen egoitzaz beteta dago auzune hau ere: Hainbat motatako egoitzak daude: ohizko enbaxada, Europear Batasunarekin harremanak izateko egoitza, Batasunean sartzeko hautagaien egoitza... Euskal Herriarena ere inguruan zegoen, nahiz eta ikusi ahal izan ez nuen. Honezgain beste finantza auzo bat ere badago Bruselan, auzategi behartsu baten gainean eraiki ziren zeruarraskari batzuek osatzen dutena.
Autobusa errotonda handi batetan gelditu zen, Europear Kontseiluaren ondoan. "Consilium" delakoaren eraikina harri gogor eta beirazkoa da. Sarreran Europako bandera du agerian, eta Padania askea eskatzen duen itsasgarriak ezkutuan han eta hemen. eraikinak kubo itxura du aurrekaldean, barneak patio bat baitu eta bertatik sartzen baita eraikinera. Bertan bilera gelak eta etxea ikusi ahal izan nuen. Kuriositate modura, Danimarkaren ahulkiak eseri nintzela esan beharra dago. Europear Batasuneko eraikin guztiek hizkuntz ofizial guztietara itzultzeko kabinak dituzte. Gast handia beraz, eta Ekialdeko herriak sartzerakoan bikoiztu egingo dena. Europear Kontseiluak akeita batetik eskertu zigun bisita, eta emakume gidariak oroigarriez betetako karpeta bat oparitu zigun: xaguarentzako tapete bat, ingurrazti bat, eta gidaliburu txiki batekin.

Kontseilua utzi ostean, bazkaltzeko eta hiria ikusteko denbora nuen ordubiak arte. Lagun valentziar batek belgikar liberak behar zituela eta, BSCH-ren sukurtsale bat aurki zuen "Palais du Cinquantainaire" ondoan. Bertan katalunyar prentsa atzeratua zuten, gazteleraz bikain mintzatzen ziren, eta detaile gisa lurpeko trenaren dardara somatzen zela esan dezaket. Geroago aipatutako jauregiaren parkera habiatu nintzen: ez zen ezer berezia, baina garbitasuna, bai hemen, zein hiri osoan, egunkoa zen (nahiz eta parke honetan hildako xagu bat ikusi nuen bide ertzean). Aurrera jarraitu ostean bostehungarren urteurrenaren jauregiraino heldu nintzen. Eraikin zahar honek Brandenburgoko atearen antzeko arkuak ditu, eta museoak ditu bi aldeetara, horietako batetan berebil zaharren erakusketa bat zegoen. Parke honetan doako aldizkari bat ere banatzen zen, "Park Mail" delakoa, eta erakusketaren sarreran ale bat jaso nuen. Prentsaz ari naizela, aipagarria da Brusela flamenkeraz hitzegiten den gunean kokatzen dela esatea, baina hiri honetan, eta ez Lovaina eta inguruko herrietan, jende oro frantseseraz aritzen dela.
Bazkaltzeko ordua zela eta, erdigunera abiatu nintzen: karrikan zegoen, eta berrogeigarren urteurrena arrotasun handiz ospatzen zuen dendatxo batetan belgiar ohizko bazkaria hartu nuen: lursagarrak, alajaina! Frantseseraz jakin ez arren, telebistan ikasitakoarekin eta entzun eta begiratzen aritu ondoren ikasi nuenarekin erraz hitzegin ahal izan nuen sukaldariarekin. Bereanduago, ondoan zegoen supermerkatu batetan edari bat erosten nuen bitartean egundoko euri jasa hasi zuen, eta Europear Legebiltzarrenruntz joan nintzen korrika eta bustiaz.

Europear Legebiltzarrak Bruselan duen egoitza (finkoa Strasburgen baitago) beira eta altzairuzko eraikuntza erraldoia da. Parke baten ondoan dago eta eraikin modernoenen itxura gordetzen du: marmol gris garestienak, ispilu antzerako beirak, eta altzairu asko. Legebiltzarrean gaztelera Argentinan ikasi zuen italiar batek eman zidan harrera. Agerian utzi zuen eskuindar eta kontserbadorea zela, eta hitz gogorrak izan zituen Strasburgeko Legebiltzarrean dagoen Batasuna, eusko alderdiaren, legebiltzarkidearentzat; geroxeago, profesionala zela adierazi zuen, eta behin Gorostiza, Batasuneko legebiltzarkideak, Ipar Euskal Herriko ikasle talde batekin txango bat antolatu ondoren harrera eman ziola onartu zuen. Aipagarria da baita ere, Basta Ya elkarteari begirune handia erakutsi ziola, eta Europear Batasuna honen biktimen ondoan dagoela esan zuen. Eraikin izugarri hau utzi aurretik, gidari italiar honek hainbat eskultura erakutsi zizkidan, eta baita bilerak egiteko gela zabalak. Irteeran oroitzapen denda zegoen (itxita), eta prezioak ez zirela garestiak esan beharra dago.

Hau amaitutakoan Lovainara abiatu nintzen. Afaltzeko Lovainako unibertsitateko jangeletara joan nintzen: prezio merkea eta "hartu eta jan" moduko afaria. Lovaina hiri zabala da eta bertako unibertsitateak indarra duela adierazi behar da, nahiz eta nik ez somatu (uda zelako, edo). Etxe guztiak solari bat edo bikoak dira, han ohizkoak, eta hemen ezezagunak ia (sendibakarrekoen antzekoak). Lovainak oso zaindua duen herrigune bat du, harrizko karrikekin eta etxe zaharrekin, baita kultur ingurune bat ere, sekulako liburutegi eta elizarekin. Hauek dira eraikin ikusgarrienak eta garaineak, herrigunea eusko herrietakoen antzekoa da, nahiz eta oso txikia izan, eta segituan betiko etxetxoak ikusi. Aipagarria da, apartamentuzko hogei solairuetako etxeorratz bat dagoela unibertsitateen ondoan, etxe bloke bakarra hiri osoan.

Uztailak 20

Euskalbanner
Euskalbanner

Euskal Herriko txanpon berri eta bateratuari buruzko euskarazko webgunea.
http://www.geocities.com/ongietorrieuro
Orrialde nagusia.
Hosted by www.Geocities.ws

1