Bruselara txangoa
·Orrialde nagusia.

Uztailak 22
Goizean goiz esnatu eta Euskal Herriruntz hartu nuen autobusa. Bidean Parisen geratzea bururatu zitzaidan osteratxo bat egiteko. Bide luzea egin ostean Frantziara sartu nintzen Valenciennes hiri ondotik. Frantziako hiriburura heldu arretik zerbitzugune batetan gelditu nintzen, Sell britaniar petroleo saltzaileena. Bertan abiadura handiko trena ikusi (?) ahal izan nuen, abiadura sinestezinan igarotzen. Parisera inguruko auzo kaxkarretatik sartu nintzen eta 1998. urtean Munduko futbol txapelketa ospatu zen Saint Denis-eko futbol zelaia ikusi ahal izan nuen. Pariseko herrigunera sartu aurreko auzoak etorkinez beteta daude. Estatu Batuetako filmeetako irudiak ikusi ahal izan nituen: herritar beltzak lehioetan eserita, saltzaile ugari kaleetan, denda kaxkarrak edonon, erortzear zeuden etxe zaharrak arabiarrez beteta... Autobusak Eiffel dorre azpian utzi zidan, eta ingurua ikusi ahal izan nuen. Eiffel dorrearen zonaldea oroigarri saltzaileez beteta dago eta guzti hauek etorkinak dira.

Bisitaldia amaitutakoan autobusa hartu eta Elbarrien eraikuntza ondotik igaro nintzen, honek Notre Dame ondoan utzi arte. Ilara handia zegoela eta, ibai erdian zegoen uhartetxoa (Paris zaharra) ikusten jarraitu nuen. Oso ederra hala fede. Justizia jauregia, Orsay museoa, Louvre museoa... guztiak kanpotik bakarrik horrela ere, ez bainuen diru asko xahutzeko gogorik. Ez nion ezta ere, ibai ondotik ibiltzeari uko egin; inguru hau irristatzaile eta txirrindulariez beteta zegoen, eta arrantzatu zitezkeen arrainen adierazgarriak ikusi ahal nituen. Louvre museoan piramidean behera joan nintzen eta merkatalgunetik irten nintzen; aipagarria da liberaren agurra adierazten zuten oroitarriak zeudela zenbait dendetan. Napoleon edo Egiptoko zutabeak ere ikusi ahal izan nituen. Bazkaltzeko, ogitarteko bat erosi nuen argeliarrek zuten karrikako dendatxo batetan, ondoan Tourraren amaiera prestatzen zuten bitartean. Urrunean Garaipenaren arkua ikusten zen, baina autobusa hartzeko ordua zenez, Orsay museoruntz joan nintzen, han jasoko baininduen. 

Autobus gudaria, oso jakintsua eta inteligentea zen, eta turismo gidariaren itxurak eta guzti egin zituen bidai osoan zehar. Gidariak "60 segundu" filmea ipini zuen, eta bukaeran lo hartu nuen. Ez nuen uste autobus batetan lo hartzeko gai izango nintzenik, baina azkenean ez nuen arazorik izan eta Euskal Herritik hogeita hamar bat kilometroetara esnatu nintzen. Beste bidaiariek esan zidatenez, gauean ekaitza izan zen eta tximistak hurbil erori ziren, baina ez nintzen konturatu. Hamaiketakoa hartzerako Euskal Herrian nengoen.

Euskalbanner
Euskalbanner

Euskal Herriko txanpon berri eta bateratuari buruzko euskarazko webgunea.
http://www.geocities.com/ongietorrieuro
Orrialde nagusia.
Hosted by www.Geocities.ws

1