Ongi etorri, euro!
ˇAzalpena.
ˇDiruetxe europearra.
ˇTxanponak.
ˇDiru-papera.
ˇSegurtasuna.
ˇEuroegutegia.
ˇEstekak.
ˇIritzi txokoa.
ˇBisita liburua.

Azalpena
1999az geroztik euroa Mundu azoketan onartutako txanpona da, eta erabilpena orokorra da entrepresa eta eta diruetxeek egiten dituzten merkatal harremanetan.
2002ko Urtarrilaz geroztik euroen diru-paper eta txanponak erabili beharko dira euro eremu osoan.


Bilboko (Euskal Herria) burtsa.

"Euro" izena Europear Kontseiluak 1995eko Abenduak 15 eta 16 bitartean Madrilen (Espainia) egin zuen bileran erabaki zen.
Euro eremua txanpon sistema Europako Diruetxe Zentralaren aginduetara ipini duten herrialdeek osatzen dute. Zehazki, Belgika, Germaniia, Espainia, Frantzia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Austria, Portugal, eta Finlandia.
Euroaren zeinua epsilon hizki grekoan oinarrituta dago eta "Europaren" lehen hizkia da; bi lerro paraleloek txanponaren egonkortasuna adierazten dute. "EUR" izen motza, harreman eta merkatal harremanetarako  adierazpen ofiziala da.
Eurosistema, Europako Diruetxe Zentralak eta erabiltzen duten hamaika herrialdeetako diruetxe zentralek osatzen dute. Eurosistema Jaurlaritzaren Kontseiluak eta Europako Diruetxe Zentralaren  Exekutibak zuzentzen du, prezioen egonkortasuna mantentzeko asmoz.
Europako Diruetxe Zentralen Sistema, Europako Diruetxe Zentralak eta Europear Batasuneko hamabost diruetxe zentralek osatzen dute. Jaurlaritzaren Kontseiluak, Exkutiba Komiteak, eta Europako Diruetxe Zentralaren Kontseilu Orokorrak zuzentzen dute Europako Diruetxe Zentralaren Sistema.
Txanpon eta Ekonomi Batasunak hiru lanzati ditu. Lehen zatia 1990ko Uztailean hasi zen eta 1993ko Abenduan bukatu zen; helburua diruaren mugimenduari enbarazu egiten zioten legeak kentzea zen.  Bigarren zatia 1994ko Urtarrileak hasi zen eta Europako Txanpon Institutuan sortzea, sail publikoak txanpon bidez finantziatzea eta finantza entitateetara  sartzeko pribilegioak edukitzea debekatzea, eta gehiengo galera publikoak debekatzea. Hirugarren zatia 1999ko Urtarrialren 1ean hasi zen eta txanpon konpetentziak Eurosistemari helaraztea eta Euroa sortzea du helburu.

Euroaren balioa 2001. urtean:
Germaniar markoa: 1,95583 marko (= euro 1).
Frantziar libera: 6,55957 libera.
Belgiar libera: 40,3399 libera.
Pezta: 166,386 pezta.
Irlandar libra: 0,787564 libra.
Italiar lira: 1936,27 lira.
Luxenburgoar libera: 40,3399 libera.
Herbehereetako florina: 2,20371 florin.
Austriako txelina: 13,7603 txelin.
Portugalko ezkutua: 200,482 ezkutu.
Finlandiako markoa: 5,94573 marko.

Euskalbanner
Euskalbanner

Euskal Herriko txanpon berri eta bateratuari buruzko euskarazko webgunea.
http://www.geocities.com/ongietorrieuro
Orrialde nagusia.
Hosted by www.Geocities.ws

1