Ongi etorri, euro!
·Azalpena.
·Diruetxe europearra.
·Txanponak.
·Diru-papera.
·Segurtasuna.
·Euroegutegia.
·Estekak.
·Iritzi txokoa.
·Bisita liburua.

Diru-paperak

Europear Diruetxe Zentralaren aintzindaria izan zen Europear Txanpon Institutuak 1995ean  bi gai aukeratu zituen diru-paperen diseinurako: "Europako garai eta tankerak" eta gai moderno edo abstraktoa.
1996.urteko Otsailean Europear Batasuneko diruetxe zentralek hautatutako disenatzaileen marrazkiak aurkeztu zituzten. Zazpi hilabete geroago, bi gaietako bost marrazki onenak aukeratu ziren, eta europearren iritzi ezagutzeko 2 000 europear inkestatu ziren. 1996ko Abenduan Austriako diruetxe nazionalaren marrazkilariari, Robert Kalina-ri, eman zitzaion saria, "Europako garai eta tankerak" sailean. 1999ko Udaberrian Europako Diruetxe Zentralak diru-paperen zehaztasun teknikoak onartu zituen.


Bilbo eta Bizkaiko diruetxea.

Diru-paperrek Europako kultura adierazten dute, kopuru txikitik handira, klasikoa, erromantikoa, gotikoa, birjaiotzea, barrokoa eta rokoko, burni eta beiraren arkitektura modernoa, eta XX. mendeko arkitektura. Eta hau hiru elementuei esker adierazten da: lehioak, ateak, eta zubiak. Lehioek eta ateek Europaren laguntza eta irekiera adierazten dute, eta Europear Batasunaren hamabi izarrek Europa garaikidearen armonia eta kemenari dagokio. Diru-paperaren beste aldean zubi bat dago, garaiaren arabera margotua, eta Europako herrien arteko harremanen sendotzea adierazten du.

DIru-paperetan honako zeinuak agertzen dira baita ere: Diruaren izena (Euro) latindar eta greziar hizkiekin, Europear Batasunaren bandera bi aldeetan, Europako Diruetxe Zentralaren hizkiak hamaika hizkuntz ofizialak harrapatzen dituen bost hizkiekin (BCE, ECB, EZB, EKT, eta EKP), eta Europako Diruetxe Zentralaren presidentearen sinadura. 13 000 000 000 diru-paper moldiztu dira.

5 euroetako diru-paperak kolore grisa du eta 120x62 mm-ko neurria du. 10 euroetakoa gorria da eta 127x67 mm-koa, 20 euroetakoa urdina da eta 133x72 mm-koa, 50 euroetakoa laranja da eta 140x77 mm-koa, 100 euroetakoa orlegia eta 147x82 mm-koa, 200 euroetakoa horia eta 153x82 mm-koa, eta 500 euroetakoa morea eta 160x82 mm-koa.

Euskalbanner
Euskalbanner

Euskal Herriko txanpon berri eta bateratuari buruzko euskarazko webgunea.
http://www.geocities.com/ongietorrieuro
Orrialde nagusia.
Hosted by www.Geocities.ws

1