Ongi etorri, euro!
ˇAzalpena.
ˇDiruetxe europearra.
ˇTxanponak.
ˇDiru-papera.
ˇSegurtasuna.
ˇEuroegutegia.
ˇEstekak.
ˇIritzi txokoa.
ˇBisita liburua.

Txanponak
Euro bat 100 ehuneko edo herrikoiki "xentimo" delakoetan banatzen da. Zortzi txanpon daude: 1 eta 2 eurotakoak, eta 1, 2, 5, 10, 20, eta 50 ehunekotakoak. Guztien aurpegi bat berdina izango da Europa osoan, eta bestea berezia izango da herrialde bakoitzarentzako. Hau, Europaren pluraltasunaren ezaugarri  da, eta noski, txanponok edozein herrialdeetan erabili ahal izango dira. Txanponon diseinua 1997. urtean erabaki zen, estatu bakoitzean egin zen aurre-aukeraketa baten ondoren. Aurpegi amankomuna Luc Luycx-ek marraztu zuen, Belgikako txanpon lantegikoa.


Europear Legebiltzarraren prentsaurrekoa.

Zortzi txanponen neurria, konposizioa, kolorea, eta lodiera ezberdina da. Ondo ikus ez dezaketenentzako neurriak hartu dira, adibidez, txapon guztien ertza ezberdina da.

Txaponak euro eremuko txanpon lantegi guztietan sortzen dira, kalitate neurri zorrotzen erdian. 1998ko Maiatzean 56 000 milioi txanpon sortzen hasi ziren, 2002ko Urtarrilean erabili ahal izateko. 1 eta 2 euroetako txanponekin kontu handiz sortu dira, faltsifikatuak izan daitezen: erabili den kolore aurreratua eta 2 euroetako ertzean ageri den esaldia horren ezaugarri dira.

Euskalbanner
Euskalbanner

Euskal Herriko txanpon berri eta bateratuari buruzko euskarazko webgunea.
http://www.geocities.com/ongietorrieuro
Orrialde nagusia.
Hosted by www.Geocities.ws

1